Zollo sanmartinetarako berotzen

Erredakzioa 2015ko abu. 18a, 10:00

Zolloko San Martinak izango dira, seguru asko, udazken partean ospatuko diren festa esanguratsuenetako batzuk.

“Beste hainbat herri txikietako jaiak bezala, Zollokoak ere beherakada izan zuten duela urte batzuk”, azaldu du herriko Jai Batzordeko kidea den Garazi Abrisketak, baina azpimarratu du azken lau-bost urteetan “gorakada” nabaritu dela; “Aiaraldetik jende asko gerturatzen da. Berreskuratu da herri txikietako jaietara joateko joera”.

Zolloko San Martinak izango dira, seguru asko, udazken partean ospatuko diren festa esanguratsuenetako batzuk.

“Beste hainbat herri txikietako jaiak bezala, Zollokoak ere beherakada izan zuten duela urte batzuk”, azaldu du herriko Jai Batzordeko kidea den Garazi Abrisketak, baina azpimarratu du azken lau-bost urteetan “gorakada” nabaritu dela; “Aiaraldetik jende asko gerturatzen da. Berreskuratu da herri txikietako jaietara joateko joera”.

Ohiko formula
Aurten ere ohiko jai eskema erabiliko dutela jakinarazi dute batzordetik: Azaroaren 11an San Martin eguna ospatuko da, eta hurrengo asteburuan (azaroaren 13tik 15era) jarraituko du festak.

Larunbatean Gazte Eguna egiteari ekin zioten duela bi urte eta, herriko gazteen artean izan duen harrera positiboa ikusita, aurten ere errepikatzeko asmoa dute. Gazte bazkaria egingo dute eguerdian, eta jolasak arratsaldean.

Gau parteko kontzertuetarako berriz, ohikoan erabiltzen duten formula erabiltzen jarraituko dute: “talde lokala + Euskal Herri mailako talde ezaguna + erromeria”.

Hala ere, herrikoentzako egun berezienetariko bat jai egitarautik kanpo dago. “Jaien osteko lehen asteburuan Herri Bazkaria egiten dugu, eta egun berezienetariko bat da, jende nagusiarentzako batez ere”, azaldu du Abrisketak.

Ugaoko Jaietan hasten dira egitaraua osatzen, festa horietan egiten dutelako topo batzordeko kideek. Hala ere, azken urteetan lehenago biltzen hasi dira.

Herritarren inplikazioa, handia
Abrisketak aipatu du “geroz eta jende gazteagoa” animatzen dela Jai Batzordean parte hartzera, baina azpimarratu du “herri osoa” inplikatzen dela festetan; “odolosteak eginaz San Martin egunerako batzuk, Txokoko barra txandak betez besteak”.

Atxetan, irailean
Arrankudiaga-Zollon, baina, ez da azarora arte itxaron beharko festetan aritzeko, irailaren 19 eta 20an izango baitira Atxetakoak. Hainbat ekintza prestatu dituzte bi egun horietarako: Txapelketa Gastronomikoa, talo tailerra, buruhandiak, umeentzako jolasak, Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitiaren ikuskizuna... (ezkerreko zutabean kontsultatu daiteke egitarau osoa).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide