Ehun herritar Gizarte Etxean, gaur hasiko diren jaien alde auzolanean

Erredakzioa 2015ko abu. 14a, 02:16

Ia 40 urte ditu Arrankudiagako Gizarte Etxeak. Herritar batek elizari eman zion jatorrizko eraikina, herritarren zerbitzurako baliatzearen baldintzapean. Gauzak hala, 1975an herritar talde batek eraikinaren alokairu sozial eta mugagabe bat adostu zuen garaiko udalarekin, eta konponketa lanei ekin zien, auzolanean.  

“Familia batzuetan hiru edo lau belaunaldi aritu izan dira Gizarte Etxea berritzeko auzolanetan, bakoitzak bere neurri eta estiloan”. Hala adierazi du Gizarte Etxeko kidea den Jose Luis Iturrizarrek, “herri osoak hartu du parte”

Ia 40 urte ditu Arrankudiagako Gizarte Etxeak. Herritar batek elizari eman zion jatorrizko eraikina, herritarren zerbitzurako baliatzearen baldintzapean. Gauzak hala, 1975an herritar talde batek eraikinaren alokairu sozial eta mugagabe bat adostu zuen garaiko udalarekin, eta konponketa lanei ekin zien, auzolanean.  

“Familia batzuetan hiru edo lau belaunaldi aritu izan dira Gizarte Etxea berritzeko auzolanetan, bakoitzak bere neurri eta estiloan”. Hala adierazi du Gizarte Etxeko kidea den Jose Luis Iturrizarrek, “herri osoak hartu du parte”

Instituzioen menpeko izan gabe
Eraikinaren mantentzea, ekintzen antolaketa, pintxoak egiteko eta barran egoteko txandak... den-dena auzolanean egiten dutela ziurtatu du Iturrizarrek, udalaren partetik diru-laguntzarik jaso gabe. “Ez eman nahi izan ez digutelako, guk eskatu ez dugulako baizik. Ez dugu subentzioen menpeko izan nahi”.

Bina diru-laguntza baino ez dituzte jasotzen, biak ala biak Bizkaiko Foru Aldunditik. “Umeekin egiten den kanpaleku baterako 300 euro jasotzen ditugu, eta beste 150 hilean behin eskaintzen diren musika emanaldietarako”, zehaztu du Iturrizarrek.

Ekintzak egin baino, egitea erraztu
Dena dela, Iturrizarrek azpimarratu du Gizarte Etxea ez dutela “helburutzat” hartzen, “bitarteko moduan baizik, herriko elkarte, talde zein norbanakoek ekintzak egitea errazteko”.

Jaiak ere, auzolanean
Jaiak ere filosofia berarekin bizitzen dituzte Gizarte Etxean. “Oso dinamika handia jartzen dugu martxan”, azaldu du Iturrizarrek, “parte-hartze itzela egon ohi da, 100 pertsona inguru batzen dira auzolanera. Batzuetan ezinezkoa dirudi aurrera ateratzea”. Etxearen atzeko parteko karparen muntaketa, prestaketak, txandak, afariak... lan eskerga egiten dute. Eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, jaiak baitira Gizarte Etxearen diru-iturri nagusia. Baina urtero erronka nagusia Berakatz Egunean afaltzeko 1.400 odoloste inguru prestatu eta zerbitzatzea izaten da. Aurten ere.

Belaunaldi aldaketa, laster
Behin jaiak bukatuta, belaunaldi aldaketa ematea izango da Gizarte Etxearen hurrengo erronka. Junta berritzeko ahalegina egingo dute, “jende berria eta gaztea” erakartzeko asmoarekin. “Datozen urteetarako ildoak markatu nahi ditugu, gure historia oinarrian hartuta beti ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide