“Guztion lana ezinbestekoa da Arrankudiagako Jaiak borobilak izateko”

Erredakzioa 2015ko abu. 13a, 02:40

Hamar pertsona inguru dabiltza Arrankudiagako Jai Batzordean. Hastear dauden Andra Mari festen inguruan mintzatu gara eurekin.

Jaietako egitaraua ikusita, ekintza berri ugari daudela ikusi daiteke.

Hamar pertsona inguru dabiltza Arrankudiagako Jai Batzordean. Hastear dauden Andra Mari festen inguruan mintzatu gara eurekin.

Jaietako egitaraua ikusita, ekintza berri ugari daudela ikusi daiteke.

Arrankudiagan, inguruko beste herri askotan bezala, jaietan badira ekintza seinalatu batzuk "mugiezinak " direnak eta gure herriko jaiei nortasuna ematen dietenak: Marmitako Txapelketa, Kofradia Eguna, Berakatz Eguna…

Horretaz gain, herriko eragileek (CD Indarra, Pagobakarra taldea eta Kamaraka taldea) euren ekarpenak egin dizkiote egitarauari. Aurten berrikuntza nabarmenenak Gazte asanbladaren eskutik datoz: playback lehiaketa, zinema, gazte bazkaria...

Gure egitaraua nahiko xumea izan arren, herritarrek eta kanpoko pertsonek euren tokia aurkituko dutela uste dugu, jaiak herriak sortzen eta egiten ditugulako.

Egitaraua nahiko xumea izan arren, herritarrek eta kanpoko pertsonek euren tokia aurkituko dutela uste dugu”

Nola osatzen da Jai Batzordea?

Jai batzordea udalak deitzen baldin badu ere, era independentean funtzionatzen dugu. Erabat irekia da, edozein pertsonak parte hartu dezake. Hamar bat pertsonek osatzen dugu eta jaiak hasi eta 4 edo 5 hilabete lehenago hasten gara biltzen. Normalean ardurak banatzen ditugu era dinamiko batean aurrera ateratzeko.

Egia esan, eta topikoa ematen badu ere, oso erosoa eta eramangarria da Arrankudiagako Jai Batzordean lan egitea. Oso "roilo" ona dago, jai giroak kutsatzen gaitu!!!

Oso erosoa eta eramangarria da Arrankudiagako Jai Batzordean lan egitea”

Belaunaldi aldaketa bermatua dago jaien antolakuntzan?

Erabat bermatua. Jai batzordea osatzen dugun kide gehienak 30 urtetik beherakoak gara. Esan beharra dugu, askotan adin ezberdinetako jendea faltan botatzen dugula, guztiontzako egitaraua osatzen saiatzen baldin bagara ere, jende ezberdinaren ekarpenak lortu nahiko genituzke. Beraz, hurrengo urteari begira jendea animatu nahiko genuke jai batzordean parte hartzera.

Hurrengo urteari begira jendea animatu nahiko genuke jai batzordean parte hartzera”

Hemendik jaietara bitartean, lan asko geratzen zaizue egiteko?

Ia dena dago lotuta. Geratzen den lana jai egunetakoa da. Festa guztiz herrikoiak direnez herritarron artean ateratzen da lana aurrera, eta askotan jai giroan kostatzen bazaigu ere, ezinbestekoa da guztion lana jaiak borobilak izateko. Beraz, goazen lanak banatzera guztiok disfruta dezagun.

Arrankudiagako Jaiak eta Laudioko edota Amurrioko Jaiek aldi berean izango dira. Horrek eragina izango duela uste duzue?

Normalean beste herrietako jaien garai berean izaten dira Arrankudiagakoak ere. Beraz, Arrankudiagara etortzeko ohitura daukaten pertsonak berdin berdin etortzen jarraituko dutela uste dugu. Gure gonbidapena herri txikietako jaietara hurbiltzea da, jai herrikoien alde egitea.

Bukatzeko, animatu nahi dugu herriko eta kanpoko pertsonei Arrankudiagako jaietara hurbiltzera. Beraz, badakizue, gozatu eta ez pasatu!!!!

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide