Jaiak hasi aurretik, nagusiak protagonista Arrankudiagan

Erredakzioa 2015ko abu. 7a, 10:23

Abuztuaren 14ean hasiko dira Arrankudiagako Jaiak, baina festak berez lehenago abiatuko dira, herriko nagusientzat bereziki, datorren larunbatean (abuztuak 8)  izango baita Nagusien Eguna. 

“Batzuetan 14ean egin izan dugu egun hori”, azaldu du antolakuntzan dabilen Miren Eskalza Ellakuriak, “baina beste ekintza batzuk daude, eta elkar zapaltzeko arriskua dago”.

Jubilatuen bazkaria da Nagusien Eguneko ekimen nagusiena. 90 pertsona inguru gerturatzen direla dio Eskalzak. “Elbarrituak dauden herritar batzuk falta izaten dira”, argitu du.

Bazkariaz gain, beste hainbat ekimen ere egiten dituzte egunean zehar: Nagusientzako jokoak (XXI. edizioa aurten), bola-joko txapelketa, kantuak, dantzak... “Nagusi askok nahiago dute bazkaldu ostean deskantsatu”, azaldu du Eskalzak, “baina badaude dantza egitera animatzen direnak ere”.

Mende laurden baino gehiago
Gizarte Etxea elkarteak antolatzen ditu egun horretako ekintzak. “Ehun bazkide inguru izango ditu elkarteak”, aipatu du Eskalzak, eta gaineratu aspaldikoa dela Jubilatuen Bazkaria egitearen ohitura; “duela 25 urte baino gehiago hasi zen antolatzen”.

Jaietako gainontzeko egunetan, baina, herriko nagusien parte hartzea txikia dela aitortu du elkarteko kideak. “Arrankudiaga oso herri sakabanatua da, eta nagusi asko ezin dira baserrietatik euren kabuz jaitsi”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide