Aurten ere Arrankudiaga-Zolloko Udalak udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua eskainiko ditu.
Zaintza zerbitzua 2010. eta 2012. urte bitartean jaiotako umeei zuzendu dute eta udaleku irekiak berriz, 2002. eta 2009. urte bitartean jaiotako umeei zuzenduta daude.
Jarduera, ekainaren 30etik uztailaren 10era bitartean izango da. Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da.
Izena eman
Izenak emateko epea ekainaren 19an amaituko da eguerdiko 12:00etan eta ez da inor onartuko epetik kanpo.
Prezioak hurrengoak izango dira: aste bat 15 euro eta bi aste 30 euro izango dira. Familia ugariak % 50 ordainduko dute eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak % 25.
Begiraleak
Lan horietarako, Udalak, begirale lanetan aritzeko pertsonak kontratatuko ditu. Begirale lan horiek egin nahi dutenek izena eman dezakete udaletxean, ekainaren 12ko 12:00ak baino lehen eta hauek dira hautagaiek bete behar dituzten baldintzak:
- Arrankudiaga-Zollon erroldatuta egotea.
- 18 eta 30 urte bitartekoa izatea.
- Euskalduna izatea.
- Langabezian egotea.
Baloratuko diren alderdiak:
- Hezkuntzan, Artean edo Kirolean diplomatua izatea (3 puntu).
- Hezkuntzan modulua izatea (2 puntu).
- Astialdiko begirale titulua izatea (puntu 1).
- Euskal filologia titulua, EGA edo HABE 3 (3 puntu).
- HABE 2 titulua (2 puntu).
- HABE 1 titulua (puntu 1).
- Hezkidetzan prestakuntza (2 puntu).
- Esperientzia baloratuko da.
- Berdinketaren aurrean, lehentasuna izango dute aurreko urtean udalekuetan lan egin ez zutenek. Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Langabezi txartela.
- Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia.
- Prestakuntzari buruzko egiaztagiriak.
- Curriculum eguneratua.
Lan baldintzak: lan-kontratu partziala (9:45etik 13:45era), ekainaren 26tik uztailaren 10era.