"Herriak irabazi du. Herritarrekin lan-taldeetan funtzionatzen jarraituko dugu"

Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 00:53

 

ITZIAR DUOANDIKOETXEA izango da Arrankudiaga-Zolloko alkatea datozen lau urteetan. EH Bilduk 4 zinegotzi lortu ditu, eta EAJk hiru.

 

Pertsonalki nola sentitzen zara hauteskundeak irabazita?

Oso pozik, herriak hartu du erabakia eta gaur oso ondo portatu da, oso pozik nago.

 

 

ITZIAR DUOANDIKOETXEA izango da Arrankudiaga-Zolloko alkatea datozen lau urteetan. EH Bilduk 4 zinegotzi lortu ditu, eta EAJk hiru.

 

Pertsonalki nola sentitzen zara hauteskundeak irabazita?

Oso pozik, herriak hartu du erabakia eta gaur oso ondo portatu da, oso pozik nago.

 

Nola baloratzen dituzu emaitzak?

Azkenaldian beste alderdiekin gauza arraroak gertatu dira herrian eta zalantzak genituen emaitzarekiko. Nik irabaziko genuela izan dut beti buruan, positibo ikusten dut.

 

Eta beste alderdienak?

Hemen EAJ eta gu gaude batez ere. PP eta PSE-EEkoak ere badaude baina ez dira ezagunak, ez dira hemengoak. EAJk irabaziko zuela uste zuen, baina ez da hala izan.

 

Arrankudiagaren udal osaketa itxita geratu da...

Bai, zazpi zinegotzi dira eta EH Bilduk 4 atera ditu, eta EAJk 3. Aurreko lege-agintaldiko zinegotzi banaketa bera da. Diferentzia, baina, bozketan egon da. Aurrekoan “zigor botoa” baliatuta irabazi genuela uste genuen, eta hala eta guztiz ere guretzako izan da. Badirudi gehiena edo zeozer ondo egin dugula, eta oso pozik gaude.


Datozen hilabeteetan zeintzuk izango dira zuen lehentasunak?

Ekainaren 13 arte aurreko legealdiko kideok jarraitzen dugu. Udal taldea berrituko da, lehenengo bi zinegotziak izan ezik besteak berriak dira. Herritarrekin lan-taldeetan funtzionatzen jarraituko dugu. Herriak irabazi du, gu talde bat gara.

 

Gure helburua pertsona da eta krisi garaian hor egin behar dugu lana. Obrak ere baditugu buruan... Herri programan jaso ditugu.

 

Herritarrei zein mezu zabalduko zenioke emaitzak ikusita?

Eskerrak eman eta herria zoriondu nahi nuke, guztion onerako izango delako. Musu eta besarkada handi bat denentzako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide