Jaia antolatuz agurtuko du ikasturtea “Erdu Gugaz!” ekimenak bihar

Erredakzioa 2015ko mai. 22a, 13:46

Erdu Gugaz!” Arrankudiaga-Zolloko ikastetxean sortutako ekimena da, euskararen erabilera sustatzeko hainbat gurasok sortutako batzordea. Egitasmoa umeen eta senideen aisialdira lotu dute eta apirilean hasitako egitaraua maiatzaren 23an, larunbatean, amaituko da.

Erdu Gugaz!” Arrankudiaga-Zolloko ikastetxean sortutako ekimena da, euskararen erabilera sustatzeko hainbat gurasok sortutako batzordea. Egitasmoa umeen eta senideen aisialdira lotu dute eta apirilean hasitako egitaraua maiatzaren 23an, larunbatean, amaituko da.

Egun horretan haurrentzako euskararen aldeko jaia antolatuko dute gurasoek. Irantzu Abrisketak, ekimeneko partaideak, horretarako dagoeneko enpresa kontratatu dutela azaldu du. Haurrentzat, puzgarriak, tailerrak eta txokolatea eskainiko dituzte Herriko Plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu frontoian izango da ospakizuna. 17:30ean hasiko da jaia, 20:00etan bukatzeko.

Jaialdi horrekin itxiko dute aurtengo ikasturtea. Apirilaren 19an hasi zuen bere ibilbidea Erdu Gugaz!-ek, mendi martxa batekin. Gogoraratu duenez, Herriko plazatik atera eta Pagobakarra mendira hurbildu ziren. Abrisketaren arabera, berrogei pertsona inguruk parte hartu zuten txangoan.

Maiatzaren 26an beste ibilaldi bat egin zuten, baina mendira joan ordez Basaurira hurreratu ziren. Hain zuzen ere, Basauriko Sozial Antzokian “Sialuk hartz txikiaren taldea” antzezlana euskaraz ikustera joan ziren Arrankudiaga-Zolloko hainbat haur eta guraso.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide