Urtzi Vergara EAJko alkategaiak argi utzi izan nahi du bera ere frackingaren aurka dagoela. Fracking Ez Aiaraldearekin harremanetan jarri da azaltzeko komunikazio arazoa egon dela -apirilean eten zen- konpromisoa helarazi zioten pertsonekin eta horren ondorioz ez zela gauzatu konpromisoaren sinadura.
Hautagai jeltzaleak adierazi du berak ez ezik bere talde osoak bat egiten duela eskatutako konpromisoarekin, aurrekotan egin duten moduan.
Urtzi Vergarak ziurtatu du Fracking Ez plataformak udalbatzan aurkeztutako mozioa babestu duela bere taldeak eta Herri Ekimen Legegilea haustura hidraulikoaren aurkako legea bultzatzeko ere sinatu zutela.