"Proiektua oraintxe bertan lantzen ari gara herritarrekin hitz eginez ekarpenak jasotzeko"

Erredakzioa 2015ko ots. 9a, 09:53

URTZI VERGARA (Arrankudiaga-Zollo, 1978) gaztea izan arren urte asko eman ditu herriko udalean zinegotzi lanetan. Hurrengo hauteskundetan EAJren hautagaia izango da alkatetza lortzeko.

Nolakoa izan da hautagai izendatzeko prozesua?

Prozesua hasi zen irailean, lehenengo asteetan. Herriko Uri Buru Batzarrean hilabete eta erdiko epea eman zen hautagaia aurkezteko. Prozesua urriaren erdialdean itxi zen eta azaroaren 7an batzarra egin genuen.

URTZI VERGARA (Arrankudiaga-Zollo, 1978) gaztea izan arren urte asko eman ditu herriko udalean zinegotzi lanetan. Hurrengo hauteskundetan EAJren hautagaia izango da alkatetza lortzeko.

Nolakoa izan da hautagai izendatzeko prozesua?

Prozesua hasi zen irailean, lehenengo asteetan. Herriko Uri Buru Batzarrean hilabete eta erdiko epea eman zen hautagaia aurkezteko. Prozesua urriaren erdialdean itxi zen eta azaroaren 7an batzarra egin genuen.

Bertan inor gehiago ez zen animatu eta niri proposatu zidaten. Ni pozik eta gogoz nago. Ea zerbait lortzen dugun.

Esperientzia ugari duzu esparru publikoan.

2007an hasi nintzen zinegotzi gisa. EAJ bi legealdiz jarraian egon zen udal gobernu taldean ezker abertzalea legez kanpo egon zelako.

Nire bigarren legealdian oposizioan aritu naiz.

Esparru pribatuan enpresa batean lan egiten dut eta esperientzia ezberdina da. Hala ere udala enpresa modukoa da, zu zara “nagusia” eta jendeari zerbitzua eman behar diozu.

Esperientzia luzea izan duzu udal gobernu taldean zein oposizioan. Zer ikasi duzu?

Gu bakarrik egon ginenean gobernuan gauza ezberdina zen. Orain oposizioan gaudelarik saiatzen gara akordioetara heltzen.

Beste batzuetan ez gara ados jartzen. Baina normalean asko hitz egiten dugu eta bakoitzak bere proposamenak egiten ditu bere erara. Kontu batzuetan akordioak lortu ditugu uste dugulako positiboa dela bai herriarentzat zein pertsonentzat.

Beste gauza batzuetan ez gara adostasunetara heldu eta ondorioz udalbatzetan gaiak bozkatu ditugu.

Esan bezala akordio ugari egon dira legealdian. Nola baloratzen duzu udal gobernu taldearen lana?

Nik uste Arrankudiaga-Zollon ez dela gauza askorik egin baina neurri batean krisialdia eta diru-laguntzen ondorioz izan da. Diru sarrerak murriztu egin dira.

Bakoitzak bere politika egiteko modua dauka eta guk beste bat izan dugu. Etxebizitzen harira haiek asko esan zuten etxebizitzak egingo zituztela baina ez dute urrats bat ere eman.

Aurreko legealdietan etxebizitzak egin ditugu eta posible izan da Arrankudiaga-Zolloko 20-30 pertsona inguru herrira etortzea bizitzen.

Denetarik egon da, ez dut esan nahi Bilduko taldeak dena txarto egin duenik. Argiterian adibidez diru asko inbertitu dute eta gu ados egon gara gastu hori murrizten. Gauza batzuk ondo egon dira eta beste batzuk txarto.

Hala ere sintonia handia egon da beste gai batzuetan eta Arrankudiaga-Zolloko udala aitzindaria izan da, Ados plataforman edo ikurrinaren omenaldian.

Bai, baina nik uste gauzak ezberdindu behar direla. Ikurrinaren omenaldia Carlos Urquijo “lagunaren” gutunen ondorioz izan da, agintzen zuelako espainiar ikurra jarri behar zela.

Horren harira Nekane -alderdiko kidea- eta biok egon ginen hitz egiten zerbait egin behar genuela, erraza. Landu genuen eta lantalde batera eraman genuen Bildukoekin bideratzeko. Hor erabaki genuen haga jartzea udaletxearen aurrean ikurrina eskegitzeko eta gainerakoa.

Bildukoek gurekin egin zuten bat eta egia esanda egun polita izan zen: zinegotzi batzuek dantzatu zuten ikurrinaren aurrean eta kalejira egin zen herriraino.

Ados plataformaren ekimena gauza ezberdina izan zen. Hori pertsona batzuk hasi ziren lantzen, guri batzarra eskatu ziguten haien ideia eta ikuspuntua azaltzeko. Guk gure artean ere eztabaidatu genuen eta Nekane eta biok zinegotzi gisa eta alderdia ordezkatuz batzarretan parte hartu genuen. Egun polita izan zen.

Hurrengo urtetarako erronka zein da?

Proiektua oraintxe bertan lantzen gaude. Herritarrekin gaude hitz egiten haien ekarpenak jasotzeko.

Gure proiektuan gauza batzuk argi ditugu, etxebizitzen kontua, adibidez. Arrankudiaga-Zolloko jende askok herrian bizitzen jarraitu nahi du eta hori landu behar da.

Bestalde hiru auzoetan, Atxeta, Zollo eta Arrankudiagan egingo ditugu hiru hitzordu iritziak trukatzeko. Oraindik datak zehazteke daude herritarrak gugana etor daitezen herrian dituzten kezkak, arazoak eta nola konpondu daitezkeen aipatzeko. Ostiral, larunbat eta igande batean egingo dugu.

Hilabete honetan izango da eta horren arabera proiektua prestatuko dugu guztia batuz. Aldizkariaren hurrengo alean posta elektroniko helbidea ere zabalduko dugu: arrankudiaga-zollo.haziarazi@gmail.com eta jendeak zerbait esan behar badigu kontuan hartuko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide