"Egin dugun lehenengo gauza udala herritarrei hurbiltzea izan da"

Erredakzioa 2015ko api. 13a, 16:45

ITZIAR DUOANDIKOETXEA (Arrankudiaga-Zollo) indarrean dagoen legealdiko alkatea izan eta gero EH BIlduren udal hauteskundetako zerrenda lehenengoa izango da. Egindako lanaren inguruan ez ezik hurrengo legealdian egin nahi dutenari buruz ere hitz egin du.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

ITZIAR DUOANDIKOETXEA (Arrankudiaga-Zollo) indarrean dagoen legealdiko alkatea izan eta gero EH BIlduren udal hauteskundetako zerrenda lehenengoa izango da. Egindako lanaren inguruan ez ezik hurrengo legealdian egin nahi dutenari buruz ere hitz egin du.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Hiru batzar egin ditugu. Herritarrek izenak proposatu zituzten. Izenak izan genituenean bakoitzarengana hurbildu ginen eta prest egon direnen artean egin dugu zerrenda eta, aldi berean, herri programa landu dugunez, programa garatzeko lantalderik egokiena osatzen ahalegindu gara.

 

Berriro aurkeztuko zara alkate izateko, nolakoa izan da esperientzia?

Lau urte hauek ikasteko lagundu didate eta herritarrekin izan dudan harremana, benetan, aberasgarria izan da.

Balio izan zait herriko dinamika ere beste ikuspuntu batetik bizitzeko. Nire ibilbidea beti herrigintzara lotuta egon da, Gizarte-etxean, musikan, kanpaldietan… baina inoiz ez dut kargu politikorik izan.

 

Zeintzuk dira zure ustez EH Bilduk egindako lanaren alde positiboenak?

Lehenengo gauza egin duguna Udala herritarrei hurbiltzea izan da. Horretarako lantalde irekiak sortu ditugu, auzo batzarrak martxan jarri ditugu eta Udal aldizkaria sortu dugu.

Zegoen defizit ekonomikoa kendu dugu eta zenbaki positiboetara pasatu gara eta zorra murriztu dugu.

Hala ere, inbertsioak egin ditugu (Oxinbururen erosketa, argi publikoaren eraginkortasunean, Iberlandako espaloia, Udal eraikinen konponketa…), gizarte gastuaren atalak igo ditugu ere eta Lan-poltsa berriro martxan jarri dugu.

 

Zeintzuk izan dira erronka gogorrenak?

Aferarik gogorrena etxebizitzak sustatzeko Udal enpresan aurkitu genuen anabasari aurre egitea izan da.

Erabaki latzak hartzera behartuta egon gara. Bestetik, kanpotik etorritako aginduak bete behar izatea Udalbatzaren iritziaren kontra: Euskal presoen aldeko ikurra kendu behar izatea, “Bandera española” jartzera behartuak izatea…

 

Zeintzuk dira hurrengo legealdirako ideiak?

Parte-hartzea sustatzen jarraitzea eta gardentasunean areagotzea. Horiek baitira, gure ustez, Udal kudeaketaren oinarriak.

Euskararen erabilera bultzatzeko ahalegin berezi bat egingo dugu.

Azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu. Oxinburu herritarrentzako ekipamendu egokiak jasotzeko prestatuko dugu.

Gizarte gaiei lehentasuna emango diegu. Lan-poltsaren funtzionamendua hobetuko dugu ere eta Berdintasun plana egingo dugu.

Elikadura burujabetza landuko dugu Nerbioigoinako beste herriekin batera.

 

Eragile ezberdinen arteko sintonia -EAJ, Bildu, herriko kultur eta kirol eragileak- egon da urte hauetan burujabetza aldarrikatzeko, zergatik Arrankudiaga-Zollon eta ez beste leku batzuetan?

Gai honen inguruan talde eragile eraginkor bat sortu da herrian eta iritzi eta sentsibilitate desberdinak biltzeko trebetasuna erakutsi dute. Horretan zortea izan dugu eta Herri zabala garela erakutsi dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide