"Auzolana, kemena, konpromisoa, jaia, aldarrikapena...hori guztia eta gehiago da Korrika"

Erredakzioa 2013ko mar. 18a, 09:55

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo). Lemoako eskolan nengoen lanean 1980an lehen Korrika burutu zenean. Umeak lerro luzean eskola aurreko errepidean, tXikitxoenetatik handienetara. Denek nahi zuten lekukoa ikutu, eta denek ikutzea erabaki genuen. Urduritasuna eta ilusioa. Badator Korrika! Badator Korrika! Lekukoaren magia umetxoen eskuetatik eskuetara. Poza eta algara! Hunkigarria! Handitxoenek bete zueten kilometroa lekukoa eskuetan hartuta korrika, besteok atzetik tropelean. Korrika! Korrika!

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo). Lemoako eskolan nengoen lanean 1980an lehen Korrika burutu zenean. Umeak lerro luzean eskola aurreko errepidean, tXikitxoenetatik handienetara. Denek nahi zuten lekukoa ikutu, eta denek ikutzea erabaki genuen. Urduritasuna eta ilusioa. Badator Korrika! Badator Korrika! Lekukoaren magia umetxoen eskuetatik eskuetara. Poza eta algara! Hunkigarria! Handitxoenek bete zueten kilometroa lekukoa eskuetan hartuta korrika, besteok atzetik tropelean. Korrika! Korrika! Ez ditut inoiz ahaztuko oroitzapen haiek, eta gogoratzeak berak ere hunkitu egiten nau.

 Orduan ez bagenekien ere, urte luzeetarako lasterketa martxan zegoen. Ume haien umeak ere korrika. Askorentzat bere euskaltasunaz jabetzeko iniziazio erritua. Belaunaldiz belaunaldi, eskuz esku, pausoz pauso, herri oso bat bere hizkuntzaren bandera eskuetan hartuta etorkizunaren bila korrika.

 Euskararen aldekotasuna jendartean suspertzeko eta, batez ere, helduen euskalduntze alfabetatzearako dirua biltzeko herri ekimen gisa jaio zen Korrika, eta gaur egun ere, oso ondo betetzen du helburu hori. Gogorra da XXI. mendeko Europan herri batek bere hizkuntzaren biziraupenagatik horrelako ekimenak egin behar izatea, baina, berriro ere, beharrizana aukera bihurtu dugu eta Korrika gure herriaren izaeraren adierazpenik handienetakoa bilakatu da.

 Auzolana, herri ekimenaren indarra, partehartzea, elkarlana antolatzeko gaitasuna, herri baten kemena, konpromisoa, jaia eta aldarrikapena, … hori guztia eta gehiago da Korrika. Gure herriaren nortasuna eta arima mundu osoari erakusteko modurik ederrena.

 Korrika guztietan hartu dut parte, neure herriko kilometroan, lanekoan, amaireko jaian… Aurten ere han izango gara BI-625 errepidean zollotarren kilometroan, martxoaren 22ko goizaldean. Denok korrika, ume txikitxoenak eskutik helduta edo lepoan hartuta. Berriro ere hunkituko naiz eta malkoren batzuk eskapatuko zaizkit. Bai, horixe eskainiko diot euskarari, pozez betetako malkoak, maitasuna eta konpromisoa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide