Bildu eta EAJk ikur espainiarra jartzeko aginduaren aurrean herriko izaera abertzalea aldarrikatu dute

Erredakzioa 2015ko ots. 26a, 10:58

Gaur jarri dute Arrankudiaga-Zolloko udaletxean ikur espainiarra. Espainiar Gobernuko Ordezkarien aginduaren -Mikel Cabiecesek 2011n bideratutakoa- aurkako helegiteak agortu ostean, gaur bukatu da ikurra jartzeko epea.

Atzo egindako udalbatzan adierazpen instituzionala onartu dute EAJ eta Bilduk Espainiako Gobernu Ordezkaritzara helarazteko. Adierazpen horretan alderdiek azpimarratu dute Arrankudiaga eta Zolloko Udaleko zinegotzi abertzaleek osatu dutela. Horren adibidea ere Ados plataformak antolatutako galdeketa ere badela aipatu dute.

Inposizioa

Modu berean, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrentzat espainiar ikurra eskubideen ukazio, inposizio, jazarpen eta errepresioa adierazten duela erantsi dute. Eta zentzu horretan iraintzat jotzen dutela ikurra udaletxean jartzea azpimarratu dute.

Ikur espainiarraren aurrean Ikurrina aldarrikatu dute udalerriko herritar guztiak batzen duen sinbolo gisa.

Mehatxuak

Bildu eta EAJko ordezkarien idazkiak azaltzen du ikurra zigor mehatxupean jarriko dutela eta horrek oinarrizko joko demokratikoa bortxatzen duela.

Udalbatzan aritzen diren zinegotziek aitortu dute adierazpenaren bitartez inposizio horrek haserrea eta inpotentzia sortzen diela baina herritarren borondatea eta erabakitzeko eskubidea defendatzeko konpromisoa berresten dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide