Larunbatean Nerbioiko ibaiertzean landare exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil 2015ko urt. 15a, 07:27

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek larunbatean, urtarrilaren 17an, Nerbioi ibaiaren ibaiertzean espezie exotikoen kentze eta bertako espezien landatze jardunaldia antolatu du Arrankudiaga-Zollon.

Hitzordua 9:30ean da Arbide auzoan, Reinoxmetal enpresa ondoan eta pasa den urtean jardun zen ibaiertzaren ondoan.

Parte-hartze irekia izango du eta interesa duen edozeinek hurbiltzeko aukera dauka. Hiru orduko iraupena aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.

Nerbioi ibaiertzean dauden Cortaderia selloana, Arundo donax, Artemisia verlotiorum bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kenduko dira.

Ekintza horren bitartez, tokiko espezieak berez haztea ahalbidetuko da, biodibertsitatearen eta haltza, sahatsa edo intsusa bezalako bertoko ibaiertzeko espezieen galera etengo da, eta faunarentzat babesgarriago eta naturalagoa den paisaia sortuko da.

Halaber, bertako espezie autoktonoak landatuko dira eta ingurua garbitu eta zabor bilketa egingo da. Jarduera amaitzean, informazio eta sentsibilizaziorako kartel bat ezarriko da bertan.

Ekintza hau, “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko hirugarren ekintza da, 2014ko urria eta 2015eko martxo bitartean garatzen ari dena. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide