Adolfo Alustizak hitzaldia emango du Arrankudiaga-Zollon. Hitzaldia azaroaren 28an arratsaldeko 19:30ean Udaltalde 21 egoitzan izango da.
Adolfo Alustiza Lanbide zuzendari nagusia da, 2012 urtean izendatu zuten zuzendari. Lehenago, Juan Maria Aburtoren taldeko partaide izan zen Bizkaiko Foru Aldundian.
Beste lan batzuetan ere aritu izan da Adolfo Alustiza Bizkaiko foru aldundian aritu baino lehenago; Alustizak Juan Maria Atutxarekin kolaboratu zuen Barne kontseilaritzan eta Ardanzaren Administrazioarekin, izan ere, Ertzaintzaren zabaltzearen arduraduna izan zen autonomi-erkidegoan.
Lanbide zuzendari nagusiak Arrankudiaga-Zollon eskeiniko duen hitzaldian "Eusko jaurlaritzaren apostua gizarte kohesioaren alde" gaiari buruz arituko da.
Hitzaldi irekia izango da eta sarbide librea izango dute bertaratzen diren guztiek.
Ramon Azkue kultur elkarteak antolatutako hitzaldia da.