LOMCE, Indarra eta Kataluniaren inguruko akordioak udalbatzan

Erredakzioa 2014ko aza. 17a, 10:30

Azaroaren 13an egindako Udal Osoko Bilkuran Arrankudiaga-Zolloko ordezkari politikoek hainbat akordio lortu zituzten. LOMCE, Indarra futbol taldea eta Kataluniaren inguruan, besteak beste.

Udalbatzaren hasieran Juan Mari Urrutikoetxea zolloarra zinegotzi izandatu zuen EAJ-k. Horren ostean 5. edukiontziari buruzko hitzarmena onartu zuten. Hori dela eta edukiontzi horien hondakinak Bizkaian tratatuko dituzte.

Gero Garondoko urbanizazioaren harira aurkeztutako helegiteak aintzat ez hartzea adostu zuten, txosten teknikoei erreparatuz.

Azaroaren 13an egindako Udal Osoko Bilkuran Arrankudiaga-Zolloko ordezkari politikoek hainbat akordiora heldu ziren. LOMCE, Indarra futbol taldea eta Kataluniaren inguruan, besteak beste.

Udalbatzaren hasieran Juan Mari Urrutikoetxea zolloarra zinegotzi izandatu zuen EAJ-k. Horren ostean 5. edukiontziari buruzko hitzarmena onartu zuten. Hori dela eta hondakinak Bizkaian tratatuko dituzte.

Gero Garondoko urbanizazioaren harira aurkeztutako helegiteak aintzat ez hartzea adostu zuten, txosten teknikoei erreparatuz.

Indarra futbol taldea

Indarra futbol taldeari buruzko bi gai jorratu zituzten zinegotziek. Alde batetik, klubarekin sinatuta dagoen hitzarmena luzatu dute, zenbait kontu eguneratuz.

Bestalde, futbol zelaia alokatzeko baldintzak aldatuko dituzte eta aurrerarntzeak bere alokairua merkeagoa izango da.

Modu horretan Udalak eta klubak diru sarrera gehiago izatea espero dute.

LOMCE, Katalunia, Sopuerta

Hiru gai landu zituzten Arrankudiaga-Zollon. Horretarako lau testu eztabaidatuz. LOMCE-ren aurkako bi mozio onartu zituzten. Bilduk eta EAJk aurkeztu zuten bana eta aho batez onartu zituzte,

Bildukoak LOMCE legearen eragina bertan behera uztea eskatzen badu, EAJk ahal den neurrian bere eragina mugatzea eskatzen duen bitartean. Jeltzaleen ustez bi mozioak osagarriak dira.

Erabateko adostasuna erakutsi zuten alderdiek hurrengo bi mozioetan; Kataluniako prozesu burujabea eta Sopuertako gurasoen eskaera babestuz. Azken horiek herrian lehen hezkuntza eskaintzea nahi dute, haurreskola bakarrik baitute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide