"Orain lehen baino gehiago gelditzen naute kaletik eta are “txarrago” hitz egin"

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2014ko aza. 19a, 09:18

 

EDUARDO ITURRALDE GONZALEZ (Arrankudiaga-Zollo, 1967) futbol epailea zenean marka guztiak hautsi zituen eta orain kirol kazetari gisa lan egiten du. Kirol profesionalari lotuta jarraitzen du beraz, baina Indarra taldeko neskak ere entrenatzen ditu.

 

EDUARDO ITURRALDE GONZALEZ (Arrankudiaga-Zollo, 1967) futbol epailea zenean marka guztiak hautsi zituen eta orain kirol kazetari gisa lan egiten du. Kirol profesionalari lotuta jarraitzen du beraz, baina Indarra taldeko neskak ere entrenatzen ditu.

Orain zure showman aurpegia erakusten zaude, epaitzen zenuenean baino askatasun gehiago sentitzen al duzu orain?

Ez nuke hori esango, beti sentitu izan dut askatasun hori baina orain lasaiago sentitzen naiz, ez daukat lehen besteko erantzukizunik eta horrek gogoko duzunaren inguruan askatasunez hitz egiteko aukera eskaintzen dit.

 

Epaile lanaren normalizazio prozesuan aritu zara azkenaldian, ezta?

Egia esan beti, hasieratik bertatik, saiatu izan naiz epaileon lan zaila arruntago bilakatzen edo behintzat daukan zailtasun hori ikustarazten baina ez da batere erraza.

Zaleek askotan “penalti bai” ala “penalti ez” bezalakoak oihukatzen dituzte etengabe eta nire lana penalti hori adieraztearen edo ez zergatik ulertarazten datza, berdina txartel hori edo gorriekin. Zalegoaren iritzia izango da interesgarria den ala ez, baina bere horretan aritzen naiz bereziki azkenaldian nire lan berrian.

 

Epaile gertuagoaren lana egiten saiatzen zara akaso?

Hori da, ohiko epailearen lana zaharkitua geratu dela uste dut, norgehiagokaren jazoera bat ala bestea seinalatzea ez da aski arbitro lana behar bezala betetzeko, edonork egin lezake lan hori. Bestalde, fundamentuzko azalpenak ematea ez da askotan hain erreza, are gutxiago lehia zelai barrutik eta ez telebistako pantailatik jarraituz gero. Horretan ezberdindu beharko ginateke gu eskaloi bat igoz.

 

Zure esana da epaile askok Real Madril dutela gustuko, nola hartu dute adierazpena lanean daudenek?

Bakoitzak jakingo du zer pentsatu edo esan nahi duen, nik egi hori argitaratu besterik ez nuen egin, gehienak ala dira.

 

Eta Iturralde Gonzalez zein taldekoa da?

Betidanik esan dut ni Bilbokoa izanda Athletic dela nire taldea, normala denez. Oso ohikoa da entzutea epaile bat izan daitekeela talde jakin bateko zalea izan baina txorakeri galanta da hori nire ustez.

Zinez ez dudala inoiz ezagutu futbola gustuko duen inor talde jakin baten zalea ez dena, ez dut uste hori posible denik.

 

Ziurrenik Estatu mailan epaile ezagunetarikoa zara orain, jendearen harrera aldatu dela sumatu al duzu?

Orain lehen baino gehiago gelditzen naute kaletik, egia esan, eta are “txarrago” hitz egin. Lehen Mailako arbitro bezala Almeria eta Granadaren arteko partida epaitzen nuenean zaleek talde baten ala bestearen kontra joaten nintzela aurpegiratzen zidaten, orain partidu askoz gehiagoren inguruan hitz egiten dudanez badirudi zuzenean talde guztien kontra noala.

 

Epaile moduan hainbat marka hautsi zenituen txartelen eta penaltien arloetan, aurkezle moduan tankerako xederik ba al duzu?

Ez inondik inora, nire benetako nahia jendeari gure lana zer nolakoa den erakustea da. Badirudi zaleek piloto automatiko bezala daukatela sartuta epaileak txarrak direla eta aurreiritzi horiei amaiera ematea hartzen dut nire lan zaila bezala.

 

Telebistaren pantailatik ikusita ez dirudi erraza denik, baina posible al da jokalari eta epaileen arteko adiskidetasuna?

Bai, arrazoi oso sinple bategatik gainera: haiek badakitelako zein zaila den gure lana. Norgehiagoka erdian gauza asko egin eta esaten dira baina bukatutakoan hotzago ikusten dira gauzak, nik neuk. adibidez, lagun on asko daukat jokalarien artean.

 

Nolakoa da milaka pertsonen aurrean egotea, nola eramaten da presio hori?

Zelaira salto egin orduko pertsona guzti horiek ikusten ere ez dira egiten. Zailago da maila apalagoetan 20 pertsonen aurrean epaitzea Lehen Mailako zelaietan baino, bertan ez da ezer ikusten ezta entzuten. Beste maila batzuetan esaten dizuten guztia entzuten duzu.

 

Zergatik izan daiteke pertsona bat epaile?

Nahiz eta tristea izan, hain zuzen ere diruak eramaten ditu gazteak epaile izatera, zoritxarrez. Zaletasun hori ez da inon topatzen, gaztetxoek eskolan futbolean aritzen denean denak dira jokalariak ala, txarrenen kasuan, atezainak. Inor ere ez da epailea eta horregatik diruak soilik deitzen ditu gazteak.

 

Amaitzeko, zer izan da zuretzat epaile izana?

Amets hutsa. Gaztetan erregional mailan epaitzea kristona zen, gero Lehengo Mailan, ostean nazioartean… eta maila guzti horiek betetzeko aukera sorta aurkeztu izan zait urte hauetan zehar beraz beldurrik gabe esan dezaket nire ametsa guztiz bete dudala nire ibilbidean zehar.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide