"Zolloko jaiak oso parte-hartzaileak dira"

Erredakzioa 2014ko aza. 14a, 12:19

GARAZI ABRISKETA (Zollo, 1988) herriko jaien antolakuntzan murgilduta dago eta hasi diren ospakizunen inguruan mintzatu da. Egin dituzten aldaketak aipatu eta jaien izaera azaldu du.

Nahiz eta Zollo herri txikia izan anbizio handiko egitaraua prestatu duzue.

Azken urteotan erabilitako eredu bera jarraituz egin ditugu aurtengo jaiak. Nahiko ondo funtzionatu du eta adin guztien nahiak edo interesak asetzen dituela uste dugu.

Aldaketa batzuk ere txertatu ditugu, larunbatean adibidez.

GARAZI ABRISKETA (Zollo, 1988) herriko jaien antolakuntzan murgilduta dago eta hasi diren ospakizunen inguruan mintzatu da. Egin dituzten aldaketak aipatu ditu eta jaien izaera azaldu ditu.

Nahiz eta Zollo herri txikia izan anbizio handiko egitaraua prestatu duzue?

Azken urteotan erabilitako eredu bera jarraituz egin ditugu aurtengo jaiak. Nahiko ondo funtzionatu du eta adin guztien nahiak edo interesak asetzen dituela uste dugu.

Aldaketa batzuk ere txertatu ditugu, larunbatean adibidez.

Zeintzuk dira zuretzat ekitaldi garrantzitsuenak?

Jaiak hasten dira San Martin bezperan eta sanmartinak direnez astean zehar ospatzen ditugu goizez,. Uda bukatu da eta jendeak ez du hainbeste denborarik, horregatik egiten dugu goizez.

Orokorrean jende nagusiarentzat pentsatutako egitaraua da. Normalean herri-kirolak antolatzen ditugu baina aurten esku pilota partidak egin ditugu, asteartean hain zuzen. Arrankudiaga eta Zolloko umeek jokatu dituzte, egun hori jaia baita haientzat ere. Arrankudiagako pilota eskolarekin egin dugu.

Umeei eman genien aukera haien herrian jokatzeko.

Urte askotako ohitura jarraituz txerrikia jan genuen iluntze partean. Ingurutako jendeak hurbiltzeko ohitura dauka eta herrian egindako odolostea eta lukainka dastatzeko parada dute.

Aldaketa edo berria izan da Fi ta Fik gonbidatu ditugula musikaren bitartez giroa alaitzen.

Asteburura begira, iaz hasitako gazte eta umeen eguna egingo dugu berriro. Herriko gazteek antolatu dute zehazki. Azken urteetan gazteriak gora egin du. Umeak zirenak nagusitu dira eta badago talde handia eta jatorra eta II. Gazte eta Umeen Eguna antolatu dugu.

Aldaketa garrantzitsua larunbatean izango da emanaldia egingo dugula Erramun Martikorenaren eskutik jende nagusiarentzat bereziki.

Gaueko kontzertuak, betiko lez, bi talde izango dira: Governors eta Siroka eta bestalde erromeria, lagunak egin diren Tximeleta talde nafarra.

DJ Bull ere izango duzue ezta?

Bai, ikusita ostiraletan giroa apur bat eskasa izan dela; frontoian talderen bat eta giroa oso hotz geratu dela, aurten erabaki dugu txoko barruan zer edo zer antolatzea.

Ikusiko dugu giroa epeltzen den eta herriko jendeak disfrutatzen duen. Barikuan izan ohi da herriko jendearentzako eguna eta asko mugatzen da jendea tabernetan egoten. Frontoia oso hotz geratzen da eta horregatik erabaki dugu musika emanaldia lekuz aldatzea.

Larunbatean Uluka ere arituko da eta igandean musikak berriro aginduko du, ez da horrela?

Bai, konturatu gara Zollo nahiko kantu-zalea dela eta iaz Ulukakook eman genuen gure lehen kontzertua eta aurten asmoa ez bagenuen ere, jendeak eskatu egin digu berriro jotzea.

Beraz, gure urteurrena ospatuko dugu Ulukakook txokoan.

Eta hurrengo egunean Nafarroa kanta taldea gonbidatu dugu, Arraundegurol-en ikusi genituen eta jendeak gogoko duenez abestea aukera polita emango dute igandean.

Ea ahotsa mantentzen dugun domekan eta abestuz pasatzen dugun.

22an, bukatzeko, herri bazkaria egingo duzue.

Bai, hala ere, larunbat honetan ere bazkaria egingo dugu. Iaz 100 pertsona edo egon ziren eta arrakasta handitzat jo genuen. Espero dugu aurten errepikatzea.

Jende gaztea laguntzen duela antolakuntzan azaldu duzu, aldatu da giroa antolatzaileen artean?

Herri txikia denez, beste urte batzuetan oso jende gutxi egon gara baina beti adin ezberdinetako pertsonek parte hartu dute. Jende nagusiak, umeak, gurasoak...

Lehen ni nintzen gazte bakarra baina orain gazte gehiago hurbiltzen da. Nagusiak baino gehiago. Horrek ez du esan nahi nagusiek utzi duten bere ardura, baina beste batzuk ere badituzte eta jaian txandak egiteko edo laguntzeko prest daude: barran, gauzak kudeatzeko, afariak eta bazkariak prestatzeko...

Oso parte-hartzaileak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide