Erramun Martikorena eta Governors Zolloko Jaietan egongo dira

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko aza. 10a, 08:40

Sanmartinak ospatuko dira Zollon, azaroaren 11 eta 22 bitartean Ganekogortaren magalean. Asteartean hasiko dira egitarauarekin, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango zaio bukaera.

San Martin jaiak ospatuko dira Zollon, Azaroaren 11 eta 22 bitartean Ganekogortaren magalean. Asteartean hasiko dira egitarauarekin, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua ospatu ondoren, herri bazkariarekin emango zaio bukaera.

Asteartean ekingo diote jaiari. San Martin eguna ospatuko dute eta 12:30etan hasiko diren pilota partiduekin jaiei hasiera emango zaie. Bai Zolloko eta baita Arranudiagako pilotariak ere izango dira protagonistak. Alde batetik, Markel-Jokin eta Peio-Liher ariko dira eta, bestetik, Jabier-Gorka eta Iker-Oier nor baino nor. Etxebarria aita-semek ariko dira giro alaitzen. Arratsaldean, aldiz, 19:30etatik aurrera txarrikie eta etxeko ogiaz gosatzeko aukera izango du hurbiltzen den orok. Gainera, Fi ta Fik musikariak ariko dira.

Asteburua betea etorriko da barikutik domekara luzatuko den egitarauean. Barikuan, 22:30etatik aurrera DJ Bull izango da frontoian. Zapatuan, gazte eta umeen eguna ospatuko da. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 12:00etan Enaitz ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango dute txikienek. 15:00ak aldera bazkaria egingo dute (tiketak Arrankudiagako Gizarte-Etxean eta Ugaoko Herriko tabernan salgai). Iluntzean, 19:00ak aldera aiaraldeko Uluka taldeaz gozatzeko aukera izango da, 21:00etatik aurrera Erramun Martikorena kantari baxenafarra izango da eta 23:30etatik aurrera Siroka, Governors eta Tximeleta taldeek gaua berotuko dute. Gau osoan zehar autobusak ibiliko dira Zollo eta Ugao artean. Igandean, 12:30etatik aurrera Nafarroa kanta taldea ariko da.

Azkenik, jaien bukaera Azaroaren 22an izango da Zolloko auzotarrek urtero egiten duten jai amaiera bazkariarekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide