Erabakitzeko eskubidearen alde Arrankudiaga-Zolloko Ados Plataformak antolatutako herri-kontsulta normaltasunez garatzen ari da. Botolekua goizeko 9etan ireki da, eta ehunka herritar gerturatu dira "Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?" galderari erantzutera.
Antolatzaileek eguerdian eskainitako prentsa agerraldian azaldu dutenez, eguerdiko 13:30ean parte-hartzea % 45ekoa zen, arratsaldeko lehen orduan aldiz, ehuneko hori % 53ra arte igo da.
Galdeketak interes handia sortu du Euskal Herriko zein estatuko komunikabideen artean, eta hamaika kazetari akreditatu dira jardunaldia jarraitzeko, tartean TV3 telebista katalana.
Galdeketa jarraitzen ari diren 4 behatzaileek adierazi dute bozkaketak normaltasunez eta zehaztutako protokoloen arabera ematen ari direla, bat ere gora beherarik gabe.
Galdeketaren emaitzak 21:00etan egingo dituzte publiko, 20etan bozkalekua itxita parte hartze datuaren berri emango dutelarik.