Bozkatu dutenen %89,64a agertu da euskal estatu batean bizitzearen alde, %61,5eko parte hartzearekin

Erredakzioa 2014ko aza. 2a, 16:29

Herri galdeketaren emaitzak ehunekoetan:

BAI: %89,64 (450)

EZ: %2,58 (13)

ZURIAK: %6,57 (33)

BALIOGABEAK: %1,19 (6)

Parte hartzea altua izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, herritarren %61,59a gerturatu baita haustestontzira. 

Erabakitzeko eskubidearen alde Arrankudiaga-Zolloko Ados Plataformak antolatutako herri-kontsulta normaltasunez garatzen ari da. Botolekua goizeko 9etan ireki da, eta ehunka herritar gerturatu dira "Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?" galderari erantzutera.

Antolatzaileek eguerdian eskainitako prentsa agerraldian azaldu dutenez, eguerdiko 13:30ean parte-hartzea % 45ekoa zen, arratsaldeko lehen orduan aldiz, ehuneko hori % 53ra arte igo da.

Galdeketak interes handia sortu du Euskal Herriko zein estatuko komunikabideen artean, eta hamaika kazetari akreditatu dira jardunaldia jarraitzeko, tartean TV3 telebista katalana.

Galdeketa jarraitzen ari diren 4 behatzaileek adierazi dute bozkaketak normaltasunez eta zehaztutako protokoloen arabera ematen ari direla, bat ere gora beherarik gabe.

Galdeketaren emaitzak 21:00etan egingo dituzte publiko, 20etan bozkalekua itxita parte hartze datuaren berri emango dutelarik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide