Arrankudiagako ikastetxean kazetaritza tailerra egin dute. Aiaraldea.com-eko kazetari batek berriak nola idazten diren erakutsi die, eskolan egiten duten aldizkaria hobetzeko. Izan ere, aldizkariak Arrankukaria izena du eta ikastetxean banatzen dute. Horretarako, albisteen dituzten zatiak ikasi dituzte: "Izenburua, data, gertaeraren deskribapena, argazkia, informazio osagarria...".
Idazle lanetan Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak aritzen dira, baina haur hezkuntzakoek ere parte hartzen dute. Azaldu dutenez, astero talde batek idazten du aldizkaria, "ardura hori txandakatu egiten dugu. Horrela letra hobetzen dugu, eta munduan zer gertatzen den enteratzen gara". Egileen hitzetan asko ikasi dute: "Munduan pasatzen diren albisteak dira. Orri batean galdera batzuk ditugu: noiz, non, zer, zergatik, nola... eta horri erantzuten diogu". Argazki gehienak internet edo egunkarietatik ateratzen dituzte.