Galdeketan parte hartzeko baldintzak zehaztu ditu ADOS plataformak

Erredakzioa 2014ko urr. 21a, 10:09

ADOS plataformak Arrankudiaga-Zollon azaroaren 2an antolatutako galdeketan, herritarrek erantzun beharko duten galdera hurrengoa izango da: “Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?”

ADOS plataformak Arrankudiaga-Zollon azaroaren 2an antolatutako galdeketan, herritarrek erantzun beharko duten galdera hurrengoa izango da: “Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?”

Boza emateko zenbait baldintza bete beharko dira; Arrankudiaga-Zolloko biztanleei bakarrik utziko zaie parte hartzen eta 16 urte izan beharko dituzte gutxienez. Informazio hori berresteko NAN, gidabaimena, EHNA edo pasaportea -guztiak eguneratuak- erakutsi beharko dute parte-hartzaileek. Agiri horiek iraungita egongo balira eta Arrankudiaga-Zolloko biztanlea dela bermatzeko errolda-ziurtagiria beharrezkoa izango da. Udaletxean eska daiteke eta ezin izango da 2014/10/1ekoa baino lehenagokoa.

Galdeketan erabiliko diren boto-txartelak eta gutun-azalak antolatzaileek banatuko dituzte herriko etxeetan.  Ados plataformak azaroaren 2an Elexalden jarriko du hauteskunde-mahaiko hautestontzia. 09:00etatik 20:00etara hurbildu daitezke herritarrak.

Boza sekretua eta auzoetako hauteskunde-mahaiak

Hala ere, auzoetan eta boza sekretua emateko parada ere eskainiko du plataformak; pertsona gaixoei, adinekoei edo azaroaren 2an kanpoan daudenei ahalbidetuko zaie haien iritzia ematea boza sekretuaren bidez. Horretarako kontsulta antolatzen dutenekin harremanetan jarri beharko dira interesdunak.
Zolloko auzokideek azaroaren 1ean bozkatu ahal izango dute: 11etatik 12etara Ustaran; 12etatik 13:00etara, Aspiuntzan; 13:00etatik 13:30era, Zollourrutin, eta 13:30etik 15:00etara, Elexalden. Atxetan boto sekretu aurreratua emateko parada izango dute egun berean, plazan, arratsaldeko 5:00etatik 8:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide