Urriaren 12an, 11:30etik aurrera IV. Arrankudiaga-Zolloko Trail Lasterketa egingo da II. Basahuntza Trail zirkuituaren barruko bigarren proba izango da, izan ere, zirkuitua aste bat lehenago hasiko da, Arrigorriaga gaueko probarekin. Arrankudiaga-Zolloko Lasterketari dagokionez, oraingoan, aldaketa txikiak egin dira ibilbidean: apur bat luzatu eta politagoa izatea lortu da, paisaia izugarrietatik igaroz,Kurtzeta urtegitik. Aurtengo lasterketak 12.40km-ko luzera izango du eta malda metatua 1005m-koa izango da.
Ibilbidea zirkularra izango da: Arrankudiagako plazan hasi eta amaituko da.
Izena emateko epea zabalik dago jada. Honetarako, www.lasterketak.com web orrian edota arrankudiagskokrosa.blogspot.com bitartez. Prezioa 5€ da eta 10€ probaren egunean. Gehienez 300 dortsal banatuko dira.
Txikientzat doako proba egongo da, 10:30etik aurrera.
Informazio orokorra hemen eskuragarri:
http://arrankudiagakokrosa.blogspot.com.es/