Azaroaren 2an izango da erabakitzeko eskubidearen inguruko herri kontsulta

Erredakzioa 2014ko abu. 18a, 09:37

"A-2 Ados" plataformak atzo egindako prentsaurrekoan iragarri du azaroaren 2an egingo dutela herri kontsulta Arrankudiaga-Zollon erabakitze eskubidearen inguruan.

"A-2 Ados" plataformak atzo egindako prentsaurrekoan iragarri du azaroaren 2an egingo dutela herri kontsulta Arrankudiaga-Zollon erabakitze eskubidearen inguruan.

Irailaren 5ean batzar irekia egingo dute herrian kontsultaren edukia zehazteko eta herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Plataformak azaldu du nazioarte esparruan -Eskozia eta Katalunia- eta hurbilago -Etxarri Aranatzeko kontsulta, Gure Esku Dago ekimena- sortutako testuingurua ez ezik kontsulta bultzatzen duten pertsonek aintzat hartu dutela ere frankismoa bukatu bezain laster Arrankudiaga-Zollo izan zela independentziaren alde egin zuen lehen udala.

Informazioa eta erabakitzeko eskubidea

Plataformak adierazi du kontsulta eguna heldu arte bere lana izango dela atez ate informazioa banatzea, etxe eta baserri guztietan. Euskal Herriko estatus politikoaren gainetik, oso garrantzitsutzat jotzen baitu "A2 Ados"-ek "herritarrei kontsulta egiteko aukera demokratikoaz informatzea eta aukera hori praktikara eramate, baita hartzen den erabakia errespetatzea ere. Are gehiago, mota honetako ekimenek bidean oztopo politiko, juridiko, mediatiko eta ekonomiko ugari dituztela jakinda."

Partaidetza anitza

Plataformak azpimarratu duen beste gauza bat da bere osaketa anitza: "Ibilbide eta sentsibilitate politiko, erlijioso edo kultural ezberdinekoak gara, baina, gure ezberdintasunen gainetik, funtsezko gai batek elkartu gaitu: gure herriari bere etorkizuna aske eta bakez erabakitzeko aukera ematea. Ezker Abertzalearen eta EAJren ordezkari gisa alkate edo batzarkide izandakoak, Mahai Nazionaleko kide ohi bat, sindikatuetako ordezkariak eta gure herriko kirol edo kultur elkarteetako kideak gara."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide