Kofradia eguna: Guztientzako bazkaria

Erredakzioa 2014ko abu. 16a, 10:21

Herri askotan daude Kofradiak. Tradizionalki herritar katolikoen bilgune izan diren arren, herriaren arabera garapen ezberdina izan dute. Arrankudiagako kofradiaren kasuan, adibidez, ez dago noiz sortu zen zehazten duen dokumenturik. Kofradiako kideetako batzuek 250 urte baino gehiago dituela diote. Beste batzuk Laudioko Kofradia baino zaharragoa dela esatera iristen dira, Laudiokoak 400 urte baino gehiago dituenaren jakitun.

Herri askotan daude Kofradiak. Tradizionalki herritar katolikoen bilgune izan diren arren, herriaren arabera garapen ezberdina izan dute. Arrankudiagako kofradiaren kasuan, adibidez, ez dago noiz sortu zen zehazten duen dokumenturik. Kofradiako kideetako batzuek 250 urte baino gehiago dituela diote. Beste batzuk Laudioko Kofradia baino zaharragoa dela esatera iristen dira, Laudiokoak 400 urte baino gehiago dituenaren jakitun.

Laudion bezala, Arrankudiagan ere bazkaria antolatzen dute kofradiako kideek. Aurten abuztuaren 17an izango da, elizako arkupeetan. Ez dago menu “sakraturik”, baina ogi-zopa eta garbantzu gisatuak jan ohi dira.

Bazkaria kofradiako kideek prestatzen dute, baina herriko edonor bertaratu daiteke jatera. Hala, bazkari herrikoi bat bilakatzen da kofradeek antolatzen dutena, adin guztietako herritarrak bertaratzen baitira auzokideekin jatera.

Umeek, baina, lehenago jan ohi dute.  Zita jendetsua da. Orotara 300 pertsona inguru bertaratzen direla azaldu dute Kofradiako kideek. Zifra handia: Arrankudiagan 900 biztanle inguru bizi direla kontuan hartuta, populazioaren herena bertaratzen dela esan baitaiteke.  

Edozein herritarri zabaldua

Kofradiako kideak historikoki gizonezkoak izan diren arren, kofradeek adierazi dute ez dutela inongo arazorik emakumeak onartzeko. “Edozein herritar sartu daiteke”, azpimarratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide