Ekainaren 22an 1936ko gerra zibilean faxisten kontra borrokatu eta bizia galdu zuten auzokideak omendu nahi dituzte Arrankudiaga-Zolloko herritarrek. Honetarako, "Harrien oroimena" izeneko omenaldi herrikoia antolatzen ari dira auzokide batzuk. Orain arte, ez da gerra zibilean izan ziren hildakoei eta frankismoaren errepresioa jasan zutenei omenaldi zabalik egin herrian.
Ekitaldi honen helburua herritar guztiek ekitaldiarekin bat egitea eta ekitaldian parte hartzea da. Ekitaldiaren amaieran monolito bat inguratuko da pertsona hauek beti egon daitezen gure herriaren oroimenean. Monolito horrek bi plaka izango ditu: batetik, "Harrien oroimena" legenda daukan plaka bat eta bestetik, monolitoaren zergatia azaltzen duen beste bat.
Ekitaldiaren deialdia zabaltzeko, gutunak bidaliko zaizkie eraildatuen eta errepresaliatuen familiei, kartelak egongo dira herrian, postontzietan sartuko dute deialdia eta megafoniaz ere iragarriko dute.