“Arraundeguorl eguna gure herria eta internazionalismoa ezagutarazteko antolatu dugu”

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mai. 26a, 08:26

GARAZI ZILONIZAURREKOETXEA (Amurrio, 1985) Askapenako kidea da. Euskal Herriko Internazionalista Eguna antolatuko dute maiatzaren 31rako.

Ernaik eta Askapenak antolatu duzue Internazionalista Eguna. Zer dela eta?
Arrazoi ezberdinak egon dira. Ernairen baitan internazionalismoak pisu handia hartu du, asko lantzen dute. Askapenarekin batera arlo hori indartu nahi genuen, horregatik egin dugu batera.

GARAZI ZILONIZAURREKOETXEA (Amurrio, 1985) Askapenako kidea da. Euskal Herriko Internazionalista Eguna antolatuko dute maiatzaren 31rako.

Ernaik eta Askapenak antolatu duzue Internazionalista Eguna. Zer dela eta?
Arrazoi ezberdinak egon dira. Ernairen baitan internazionalismoak pisu handia hartu du, asko lantzen dute. Askapenarekin batera arlo hori indartu nahi genuen, horregatik egin dugu batera.

Horretaz gain, bi erakundeon iritziz, internazionalismoa gizarteratzeko beharra dago, merezi duen papera behar du. Internazionalismoaren ideia ezkerreko planteamendu eta eragileetan txertatu behar da.

“Arraundeguorl” deitu diozue ekimenari. Zergatik?
Gure herria munduan zehar ezagutarazteko eta internazionalismoaren izaera lau haizetara zabaltzeko antolatu dugu “Euskal herria arraundeguorl” eguna.

Izendapena, aldiz, hizkuntzekin egindako joko bat da, Euskal Herria munduko nazio izatea nahi dugu.
Zein mezu zabaldu nahi duzue internazionalista egunaren bidez?
Arrankudiagan egitearekin lotuz, herri txikiek internazionalismoan zeresan handia dutela adierazi nahi dugu. Arrankudiagan, esaterako, badira urteak Nikaraguarekin erlazio berezia dutela. Agian ez internazionalismoaren etiketapean baina bai harremanetan. Urteetan zehar herriko hainbat jende joan da Nikaraguara laguntzera proiektu internazionalista baten asmoarekin.

Zenbat jende espero duzue?
Asko. Euskal Herriko hiriburu eta eskualde ezberdinetatik autobusak antolatu dituzte.
Herriari dagokionez, herriko kale nagusia trafikorako moztu egingo da eta aparkatzeko eremu gisa Arbide ingurua egokituko da. Jende guztiari Arrankudiagara etorri eta internazionalismoan murgiltzeko gonbita luzatzen diogu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide