"Donuts-ak modu ezberdinetan jantzi daitezke: txaleko, pontxo, gona edo lepoko gisa"

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mai. 8a, 09:51

IRATXE GOROSTIZAGAk (1989, Arrankudiaga) Gorobi proiektua abiatu du. Eskuz arropa eta poltsak diseinatu eta saldu egiten ditu.

Gorobi deitu diozu proiektuari. Zer da egiten duzuna?

Bai, proiektu berri honetan arropak, poltsak eta osagarriak egiten ditut. Hasieran donutsekin hasi nintzen eta geroago poltsak egiten hasi nintzen.

Nondik dator izena?

IRATXE GOROSTIZAGAk (1989, Arrankudiaga) Gorobi proiektua abiatu du. Eskuz arropa eta poltsak diseinatu eta saldu egiten ditu.

 

Gorobi deitu diozu proiektuari. Zer da egiten duzuna?

 

Bai, proiektu berri honetan arropak, poltsak eta osagarriak egiten ditut. Hasieran donutsekin hasi nintzen eta geroago poltsak egiten hasi nintzen.

 

Nondik dator izena?

Gorobi izena jartzearen ideia nire abizenak eta proiektua osatzen dugunon izenak elkartzetik sortu zen. "GORO" Gorostizagatik, "B" Begotik (nire amaren izena) I; Iratxe = goro+bi (bion artean aritzen garelako) GOROBI.

 

 

Zein ezaugarri dituzte egiten dituzun "donuts" eta poltsek? 

 

Ezaugarri aipagarriena bakarrak direla da. Poltsa guztiek diseinu ezberdinak dituzte eta donuts-en kasuan oihalak ezberdinak direnez guztiak ezberdin ateratzen dira. Beste alde batetik, eskuz eginak dira eta bitxiena da nire donuts-ak modu ezberdinetan janzteko aukera ematen dizutela: txaleko, pontxo, gona edo lepoko gisa hain zuzen.

 

 

Nola egiten dituzu?

 

Poltsen kasuan, lehenbizi diseinuak egiten ditut eta nolakoa izango den erabakitzen dudanean patroiak egiten ditut. Ostean, oihalak ebaki eta josten hasten naiz eta bukatzeko marka eransten diet. Donuts-etan diseinua bera denez patroiak antolatu, oihalak ebaki eta josten hasten naiz. 

Donuts-ak egiteko 3 edo 4 behar izaten dut eta poltsen kasuan bikoitza, 8 ordu inguru. Hauek lan gehiago behar dute guztiak diseinu ezberdinak dituztelako.

 

Nondik atera zenuen ideia?

Betidanik ikusi dut ama etxean josten, baina ez nuen arreta berezirik jartzen. Ni beti nire marrazki eta koadroekin ibiltzen nintzen gora eta behera arte ederrak ikasi ditudalako.

Karrera bukatzean, barne dekorazioa ikasi nuen eta duela 4 hilabete ikasketak bukatu eta lanik gabeko egoera honetan zerbait egin behar nuela pentsatu nuen. Londreserako bidai batean merkatu famatu batean nengoela arropa berezi batzuk ikusi nituen, eta bidaiatik bueltan horren inguruan bueltak ematen hasi nintzen. Aukera ezberdinak ikustean donuts-aren ideia bururatu zitzaidan.

 

Arte ederrak ikasi zenituen. Artetik bizitzea zaila da?

 

Bai. Artea nire kabuz eta gustukoa delako egiten dut, baina hortik bizitzea ezinezkoa ikusten dut, nire kasuan behintzat. Ordu asko ematen dituzu pentsatzen, hausnartzen eta egiten. Horri prezioa bat jartzea oso zaila da. 

 

Modan berritzailea izatea ezinbestekoa da?

 

Uste dut dagoeneko dena badagoela eginda eta sortua. Beste gauza bat da bakoitzak gauza horiei berrikuspen berri bat ematea eta momentuan gauza ezberdinak proposatzea. 

 

Non ikusi, frogatu edo eskura liteke zure materiala?

 

Momentuz ez daukat dendarik, azokaz-azoka ibiltzen naiz, beraz bertan frogatzeko aukera ezin hobea da. Gauzak ikusi eta erosteko blog eta web-a daukat, bertara email bat bidaliz nik korreoz bidaltzen dut eskatutakoa.

 

Emaila: gorobi.gorobi@gmail.com

Blog: www.gorobi.blogspot.com

Web: http://gorobigorobi.wix.com/gorobi 

Facebook:  www.facebook.com/Gorobii 

 

Aurrera begira baduzu beste erronkarik buruan?



Momentuz emakumeentzako gauzak egiten ditut, baina azokatan mutilek ia eurentzat ezer ez daukadan galdetzen didate, beraz....Agian hurrengo pausoa gizonezkoentzako gauzak egiten hastea izango da.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide