"Euskal Herria Arraundegourl" egun internazionalista egingo da, Ernai gazte antolakundeak eta Askapenak antolatua. Arrankudiagan izango da Maiatzaren 31an eta oraindik egitarau osoa prest ez badute ere, eduki eta kultur eskaintza zabala izango duen eguna izango dela aurreratu dute. Egunaren helburua internazionalismoa lantzea, gizartearatzea eta ezagutaratzea izango da.
Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, militanteekin solasaldiak, haurren txokoa (Irrien lagunak, puzgarriak), janari internazionalisten dastaketa, azoka, kalejira, herri-bazkaria, bertsolariak eta kontzertuak izango direla aurreratu dute.
Nazio askapen borrokan internazionalismoa lantzeko beharra eta horri bultzada emateko garrantzia adierazi dute aurkezpenean. Urteetan zehar herrien arteko elkatasuna eta inperialismoari aurre egindako keinuek, besteak beste, Nikaragua, Venezuela, Irlanda, Palestina eta Gaztela bezalako herri borrokalariekin elkartasuna, internazionalismoaren adibideak izan direla adierazi dute.