Arrankudiaga-Zolloko Koordinazio Tailerrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana egun bakar batera, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunera ez mugatzea erabaki du eta horregatik hainbat ekintza antolatuko dira urtean zehar herrian.
Horren harira, Maiatzaren 10ean, zapatua, autodefentsa tailerra antolatu dute. Printzipioz, Gitzarte-Etxean izango da. Ekintza hau 12 urtetik gorako emakumeentzat izango da. Iraupenari dagokionez, bi zatitan banatuta dago: goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara. Tailerra jarraian izan dadin, bazkaria egongo da Gizarte-Etxean.
Apuntatu nahi duenak Gizarte-Etxean egin dezake edo telefono zenbaki honetara deituta: 671341881 (Olatz).
Prezioa: 10€, bazkaria barne.
Antolatzaileak: Atxetalde, Indarra, Iberlanda, Eskolako Gurasoen Elkartea, Kanpamendua, Arrankudiaga eta Zolloko Udala, Arrankudiagako Ernai, Ramon Azkue Kultur Elkartea.