Aldi baterako lanpostuak sortuko ditu Udalak

Erredakzioa 2014ko api. 30a, 10:48

Arrankudiaga-Zolloko Udalak 2014ko aurrekontuak onartu ditu dagoeneko, atzo zehazki. 1.347.369,47 euro gastatuko ditu erakundeak eta 1.469.714,30 euroko diru sarrerak izatea espero du.

Aurrekontuaren helburu nagusia udal zorrarekin bukatzea da. Aurreko legeagintalditik dator zorra eta Itziar Duoandikoetxea alkateak uste du azken 3 urteetan asko aurreztu dela ezer ezean uzteko, apurka-apurka. 2014an 122.344,83 euro aurreztuko dituzte behin betiko zorrarekin amaitzeko.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak 2014ko aurrekontuak onartu ditu dagoeneko, atzo zehazki. 1.347.369,47 euro gastatuko ditu erakundeak eta 1.469.714,30 euroko diru sarrerak izatea espero du.

Aurrekontuaren helburu nagusia udal zorrarekin bukatzea da. Aurreko legeagintalditik dator zorra eta Itziar Duoandikoetxea alkateak uste du azken 3 urteetan asko aurreztu dela ezer ezean uzteko, apurka-apurka. 2014an 122.344,83 euro aurreztuko dituzte behin betiko zorrarekin amaitzeko.

Hala ere, inbertsioak ere egingo dituzte Arrankudiaga-Zollon. Argiterian 32.000 euro inbertituko dituzte. Dagoeneko herriko argiteria gehiena berritu da, baina orain errepidekoa aldatuko dute. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoko dute, 48.000 eurokoa.

Frontoian ere sarrerako kontrola konpondu nahi dute eta hori gauzatzeko 12.000 euro bideratuko dituzte. Asfaltoan konponketak egiteko 20.000 euro erabiliko dituzte.

Aldi baterako lana

Aldi baterako pertsonala kontratatzea ere aurreikusi du Udalak. Erronka horri aurre egiteko 19.000 euroko diru saila jaso dute aurrekontuetan.

EAJren abstentzioa

Bilduk prestatutako aurrekontuak koalizioari esker onartu dira. EAJ abstenitu baitzen. Urtzi Vergara Belaustegigoitia zinegotzi jeltzaleak aitortu du Udal Gobernu Taldeak egindako ahalegina defizita murrizteko eta aldi berean inbertsioak egiteko. Zentzu horretan adierazi du kontu onak direla.

Dena den, jeltzalea ez dago ados aurrekontuen puntu batean. Bertan Etxaukera sozietate publikoak Udalarekin zorra duela jasotzen da. Baina EAJren ustez Etxaukera Udalaren sozietatea denez, zor hori fikziozkoa da. Alkateak esan du EAJk egindako oharra aztertuko duela, hala ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide