Arrankudiaga-Zolloko Ernai gazte antolakundeak Basakoetxeko ermitaren inguruan Gazte Kanpaldia antolatu du gaurko, Apirilak 25. Herriko gazteak Aste Santuko oporretan daudez, opor-egun hau baliatu dute Euskal Herriak eta gazteriak bizi duen egoera gazteekin lantzeko.
Gazteak Euskal Herriaren bidea eraikitzen du izena kanpaldiak
Eguna, batez ere, bilduko diren herriko gazteen artean hausnarketara egongo da bideratua. Hala nola, eguna bi eztabaida nagusitan igaroko dute gazteek. Goizeko eztabaida, gazteriaren egoeraz haunartzeko baliatuko dute. Hala nola, egunerokoan gazteek duten problematika elkarbanatzea, herrian gazteek ikusten dituzten beharrak aldarrikatzea, gazteek dituzten menpekotasunak zeintzuk diren jakitea, gazteek jasaten duten prekarietateaz hausnartzea eta alternatibarako proposamen orokor bat jasotzea.
Arratsaldeko eztabaida, aldiz, Euskal Bidea izenaz aukeztua izan dena, Euskal Herriaren independentziaren aukeraz, beharraz eta nahiaz, euskal identitatearen defentsara eta Euskal Gatazkaren haunarketara egongo da bideratua.
Eguraldiak laguntzen badu, goizeko 10:00etan gazteak herriko plazatik basakoetxera abiatuko dira. 12:00etan lehenengo eztabaida izango dute (gazteriaren egoera), 14:00etan bazkalordua izango dute, 16:00etan bigarren eztabaida izango dute (euskal bidea) eta ondoren jokuak, afaria eta gaubelak egingo dituzte. Eta eguraldiak laguntzen ez badu eztabaidak eta jokuak herriko frontoian egingo dituzte eta bazkaria, afaria eta gaubelak Gizarte-Etxean.