Aurrekontuen onarpena atzeratu dute

Txabi Alvarado Bañares 2014ko api. 19a, 20:26

Aurrekontuen onarpena atzeratu egin da, Etxeaukera enpresa sustatzailearen aurrekontua falta delako

Adostasuna izan zen nagusi atzo Arrankuadiaga-Zolloko Udaletxean egin zen Osoko Bilkuran. Bilduk eta EAJk, biek ala biek baiezkoa eman zieten aurkeztutako bi mozioei.

Udalbiltzak aurtengo Aberri Eguna dela eta egindako mozioa izan zen lehena. Mozio hori Euskal Herriko 68 udalerritan aurkeztu dute, “Euskal Herritarrak gara eta ozen adierazi nahi dugu” lelopean. Euskal Herritartasuna aldarrikatzeko hainbat proposamen biltzen ditu mozioak.

Aurrekontuen onarpena atzeratu egin da, Etxeaukera enpresa sustatzailearen aurrekontua falta delako

Adostasuna izan zen nagusi atzo Arrankuadiaga-Zolloko Udaletxean egin zen Osoko Bilkuran. Bilduk eta EAJk, biek ala biek baiezkoa eman zieten aurkeztutako bi mozioei.

Udalbiltzak aurtengo Aberri Eguna dela eta egindako mozioa izan zen lehena. Mozio hori Euskal Herriko 68 udalerritan aurkeztu dute, “Euskal Herritarrak gara eta ozen adierazi nahi dugu” lelopean. Euskal Herritartasuna aldarrikatzeko hainbat proposamen biltzen ditu mozioak.

Udalak lerro batzuk gaineratu zizkion mozio horri, iragan igandean Etxarri-Aranatzen egin zen herri-galdeketari babesa helarazteko. Hala dio Arrankudiaga-Zolloko Udalak gaineratutako zatiak: “Gainera, Arrankudiaga-Zollotik ekimen horrekin bat egiteak garrantzi berezia dauka, Francoren diktadura eta gero Euskal Herriaren independentziaren aldeko jarrera adierazi zuen lehen udala izan zelako, eta aho batez egin zuen. Adierazpen horretan oinarrituta, babes hau helaraziko diegu A13 herri plataformari eta Etxarri Aranazko Udalari, eta erabakitakoaren berri emango dugu komunikabideen bitartez”.

Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabalen mozio bat izan zen bigarrena (Arrankudiaga udal talde horren barruan dago). Udalak egiten dituen erosketa eta kontratazioak irizpide “berdeen” arabera egitera konprometitzea eskatzen du mozioak. EAEko administrazio publikoaren kontratazio eta erosketa bolumenak autonomi erkidegoko Barne Produktu Gordinaren %14a dela azaltzen du mozioak, eta horregatik konpromiso hori hartzea ekoizpen eredu jasangarriago bat bultzatzen duela azpimarratzen du.

Aurrekontuen onarpena, atzeratuta

Aurrekontuen onarpena atzoko plenora eramatea zen asmoa, baina azkenean bozketa atzeratu egin behar izan zen, Etxeaukera udal-promotorearen aurrekontua falta zelako eta aurrekontu hori egin behar duen gestoriako langileak oporretan daudelako. Datorren apirilaren 29an egingo da bozketa, 19:30etan.

Zolloko txokoari buruz galdezka

Aipatutako bi mozioak onartuta, erregu eta galderen txanda iritsi zen. EAJko zinegotziek Zolloko txokoan egingo diren obren finantziazioaren inguruan galdetu zioten Bilduren gobernu-taldeari. Gobernu-taldetik azaldu zuten obra hori Zolloko Juntak eta Txokoak berak erdizka ordainduko dutela, eta udaletik egingo duten gauza bakarra obra egiteagatik udalari dagokion %5eko komisioa ez kobratzea izango dela. Txokoko teilatua intsonorizatzea da obren xedea, goiko solairura zarata iritsi ez dadin.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide