Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.ren urteroko Batzar Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil 2014ko mar. 24a, 13:50

 Martxoaren 20an Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak kudeatzen duen udal arteko Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin zuen. Sozietate honetako bazkideen ordezkariek, 2013 urteari dagokion balantzea, memoria, galdu-irabazien kontua eta ondare aldaketen egoera aztertu ondoren aho-batez onartu zituzten.

 Martxoaren 20an Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak kudeatzen duen udal arteko Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin zuen. Sozietate honetako bazkideen ordezkariek, 2013 urteari dagokion balantzea, memoria, galdu-irabazien kontua eta ondare aldaketen egoera aztertu ondoren aho-batez onartu zituzten.

Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, laburbilduz, ondasun eta eskubideen balantzean ez dago finantza-entitate edo eta bestelakoekiko zorrik. Emaitzen kontuan, proiektu guztiak aurrera eraman dira defizitik egon gabe. Aldiz, 1.488,08 eurotako irabazia egon da. Ondare egoerari dagokionez, ez da aldaketarik izan, ez da kapitalaren handiagotze ezta murrizketarik izan. Betiko 9 bazkideek jarraitzen dute, akzio berdinekin. Emaitzen aplikazioa borondatezko erreserbei zuzendu da, 2011 urtea geroztik legezko erreserba guztiz osatua izan ondoren.

Kontabilitate publikoko terminoetan, behin betiko balantzearen arabera, 2013an, diru-sarrerak 449.852,33 eurokoak izan ziren, eta gastuak, berriz, 481.363,06 eurokoak. Hau da: diru-sarrerak aurreikusita zegoena baino 27.824,60 euro gutxiagokoak izan dira, eta gastuak, berriz, 3.686,13 euro gehiagokoak. Beraz, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen historia osoan lehen aldiz, 31.510,73 euroko gaineratiko negatiboa edo defizita geratu da 2013an.

Honetaz gain, 0 kostu zuzeneko bi sail oso daude. Hauek dira: Udal Administrazioa girotzea eta Beste proiektu eta ezusteko batzuk. Lehenengo kasua langileen kostua baino ez da, beste sail batzuetako kosturik gabeko zenbait ekintzatan bezala. Gastu hau eskualdeko bulegoaren funtzionamenduan sartuta dago jada. Bigarren kasuan, 2013an ez da beste proiektu eta ezustekotan sartu daitekeen ekintzarik egon.

Egindako bilera honetan ere, Junta Nagusiak Jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio Zerbitzua abiatzeko dokumentazioa onartu zuen. Zerbitzua sortzeko akordioa eta berau arautzen duen Esparru-Agiria ondorengo egunotan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Honekin batera, eskualdeko zerbitzuari atxikitzeko akordioaren eredua onartu zen, udalek ondorengo egunotan ebatziko dutena. Baita ere, kudeaketa-agindurako hitzarmen eredua, udalek parte hartuko duten kontratazio bakoitzean erabakiko dutena. Eta azkenik, puntu honetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Politikarekiko konpromisoa onartu zen, azken hau modu berean eskualdeko udalek berretsiko dutena.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide