Arrankudiaga-Zolloko udalak Martxoan zehar egingo ditu auzo batzarrak. Auzo batzar horien gai nagusia ura izango da.
Etorkizuneko uraren kudeaketaz arituko dira bileretan. Udalak ez baitauka argi kudeaketa horretan orain arteko bidea jarraitu; hau da, udalak berak kudeaketaren ardura izaten jarraitu edo ur partzuergoan sartzea. Horretarako ezinbestekotzat ikusten du herritarren parte-hartzea, herritarren nahia zein den jakiteko.
Herri-galdeketa
Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkateak iragarri du uraren kudeaketa nola egingo den herritarrek erabakiko dutela. Horretarako herri galdeketa antolatuko dute. Baina lehenik eta behin, auzo batzarrak eta informazio kanpaina egingo dituzte.
Auzo Batzarrak
Dagoeneko, udal ordezkariak auzo ezberdinetako herritarrekin hasiak dira biltzen. Arene eta Zubikoko auzotarrekin bildu dira, baina herriko auzotar guztietara heldu nahi dute. Herritarren kexa, kezka, ekarpen edo iritzi jasotzeko diren batzar horiek alkatea eta zinegotziak izango dituzte dinamizatzaile.
Arene, Zubiko. Martxoaren 10ean (astelehena). 19.00etan Udaletxean.
Atxandi, Goizaga, Osanzar, Otxanduri. Martxoaren 12an (asteazkena). 19:00etan Errotabarrietan.
Bidekurtze, Elexalde, Garondo, Goizarri, Iberlanda, Telleri, Zabale, Zelaiko. Martxoaren 16an (igandea). Gizarte Etxea - areto nagusia
Uribarri. Martxoaren 17an (astelehena). 19:00etan Gizarte Etxea - areto nagusia
Bakiola, Labeko, Ormetxe, Zubitxueta. Martxoaren 20an (osteguna). 19:00etan Gizarte Etxea - areto nagusia
Arbide, Gastaka, Zabaltzar. Martxoaren 27an (osteguna). 19:00etan Udaletxean
Zollo. Martxoaren 30ean (igandea) 12:00etan Zolloko txokoan
Atxeta, Zuloaga. Eguna zehazten denean ohar baten bidez iragarriko da