Urte berriaren hasierarekin, Kultura eta Kirolak lantaldeak aurtengo jarduera-programa prestatzeari ekin dio. Azaldu dutenez, dagoeneko, antolatuta dute eskiatzera joateko txangoa. Martxoaren 22an izango da, Valdezcaray edo Panticosara, eski-estazioen egoeraren arabera. Egun bakarreko irteera izango da eta aurreko urteko baldintzak eta prezioak mantenduko dira. Laster jarriko dituzte kartelak informazio guztiarekin.
Bestalde, kirolarekin lotuta, "Igo Bizikleta Eguna" ospatuko da uda partean hainbat ekintzekin. Horrez gainera, azken bi urteetan bezala, urrian Trail Lasterketa egingo dutela aurreratu dute. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da.
Kultura arloan, berriz, Andra Mari jaietako batzordea lanean hasi da jada, ekitaldi urgenteenei aurre egiteko.
Lantaldea bestelako ekintzak prestatzen ari da eta laster kaleratuko da bakoitzari buruzko informazioa.