Herriko zenbait eragilek idazki bat sinatu dute LOMCE legearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko urt. 29a, 00:35

LOMCEa (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) onartuko balitz, espainiar estatuak 50 urtean hezkuntzaren arloan izan duen zazpigarren legea izango litzateke. Hezkuntzaren prozesuak aldatzea denbora luzea suposatzen du, epe luzea. Beraz, beharrezkoa ote da beste aldaketa bat?

LOMCEa (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) onartuko balitz, espainiar estatuak 50 urtean hezkuntzaren arloan izan duen zazpigarren legea izango litzateke. Hezkuntzaren prozesuak aldatzea denbora luzea suposatzen du, epe luzea. Beraz, beharrezkoa ote da beste aldaketa bat?

Honelako hausnarketa batzuetatik abiatuta Arrankudiaga-Zolloko zenbait eragilek idazki bat sinatu dute LOMCE legea gogor kritikatuz. Aurreproiektua aurkeztu zenetik, 2013ko Maiatza inguruan, herriko zenbait eragile haien artean lege proposamen honen inguruan eztabaidatzen hasi ziren. Horretarako, Arrankudiaga-Zolloko Udalak dinamizatutako bileretan, bai herritarrak eta baita elkarteak ere, haien kezkak eta proposamenak botatzeko taldea sortu zuten.

Talde honetatik jaio den eta herriko etxe guztietara heldu den idazkiak, gogor kritikatzen du Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE), EAEren eskuduntzak urratzen dituelako eta hezkuntzaren kalitatearen galera ekarriko duelako, batez ere. Baina, beste ondorio negatibo batzuk ere suposatzen dituela diote. Hala nola, lege antidemokratikoa dela, ez delako ikasleen, irakasleen, gurasoen eta Autonomia Erkidegoen iritzia eta ikuspuntua aintzat hartu lege garapenean; irakaskuntza publikoaren kalterako, irakaskuntza pribatua bultzatzen duela; enpresa pribatuaren mesedetara egin dela legea; lege baztertzailea dela, aurrez ezarritako profila “ematen” ez duten ikasleak eskola sistematik kanpora bideratzeko ibilbideak sortzen dituela; desberdintasunak sustatzen dituela legeak; irakasleen lana gutxiesten duela legeak; etab.

Idazkiari atxikimendua eman diotenak hurrengoak dira: Arrankudiagako eskolako irakasleak, Guraso elkartea, Indarra futbol taldea, Arrankudiagako Ernai, Atxetalde, Iberlanda futbol taldea, Ramon Azkue kultur elkartea eta Kanpamendua.

Urtarrilak 29an (Asteazkena) egitekoa zen hitzaldia eta mahaingurua BERTAN BEHERA

Gaur bertan Arrankudiaga-Zolloko eskolan egitekoa zen Hitzaldia eta Mahaingurua bertan behera geratu da. BIGE guraso elkartetik, EAJ alderditik, STEE EILAS sindikatutik eta PP alderditik etortzekoak ziren hizlariak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide