Arrankudiaga-Zolloko udalak eta herriko zenbait eragilek urtero bezala, aurten ere, elkarlanean antolatu dituzte "Neguko Oporrak" kultur egunak. Jarraian egitaraua:
Abenduak 24 (Asteartea): 18:00 -Olentzero- Herriko plazan. Bitartean gaztaina erreak Gizarte-Etxean. 19:30 -Hator Hator Etxera- kontzentrazioa.
Abenduak 27 (Ostirala): 11:15 -Umeentzako jolas parkea- frontoian. 17:30 -Antzerkia- "Arkakusoaren Zirkoa" frontoian. 19:00 -Bolo jokoa- umeentzat. 20:00 -Bolo jokoa- nagusientzat. Ondoren -Txokolatada- Gizarte-Etxean.
Abenduak 28 (Zapatua): 20:45 -Futbola- Euskal Selekzioa / Peru. Bilboko San Mamesen.
Abenduak 29 (Domeka): 13:00 -Kantu herrikoiak- Elexalden, kalean zehar.
Abenduak 30 (Astelehena): 11:00 -Umeen gabonetako parkea (PIN)- 10:00etako trenean jaitsiko da. 11:00etan BEC Erakustazokako atean.
Urtarrilak 2 (Osteguna): 18:00 -Umeentzako zinema- "Marmaduke" frontoian.
Urtarrilak 4 (Zapatua): 17:00 -Eskupilota- Arratia-Nerbioiko B Txapelketa, finalerdiak.
Antolatzaileak: Kamaraka Eskupilota k.t., Gurasoen Elkartea, Gizarte-Etxea, C.D. Indarra eta Arrankudiaga-Zolloko Udala.