Arrankudiaga-Zolloko udalak lanean jarraitzen du euskararen erabilerari bultzada emateko. 2011. urtean egindako neurketak, euskaldun osoak %54,74 direla, ia euskaldunak %23,75 direla eta erdaldun bakarrak %21,51 direla ondorioztatu zuen. Beraz, herriko euskaldunak 10etik 8 dira.
Zenbait egitasmo proposatu dira egunerokotasunean herritarrek euskara erabil dezaten. Herriko txikiei begira, eskolaren bitartez Eskola Agenda banatuko da. Horrek familian Euskara erabiltzea du helburu. Euskara hobetzeko lanean jarduten dutenei begira, Berbalagun egitasmoak aurrera darrai. Euskaldun osoak eta euskara ikasleak batzea eta euskara praktikatzea abian dagoen egitasmoa da.
Herriko euskaldunei begira, "Niri Euskaraz" kanpaina abiatu zen herriko eskolaren bitartez eta udalak berarekin bat egin zuen. Kanpaina horrekin euskaldun herritarren artean euskaraz aritzeko ohitura bultzatzea du helburu.
Herritar guztiei begira, udal euskara zerbitzua harremanetan jarri da Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin eta datorren urteari begira herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko hitzarmen bat ari dira prestatazen. Eta azkenik, hitzarmenekin jarraituz, udala herriko elkarteekin harremanetan hastekotan dago, elkarte bakoitzaren dinamikan euskara ahoz aho ibili dadin.