Igandean bertako espezieak landatzeko jardunaldia egingo da Arrankudiaga-Zolloko Nerbioi ibaiertzean

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil 2013ko aza. 30a, 05:03

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldia antolatu du datorren iganderako. Jardunaldia pasa den larunbaterako antolatuta zegoen baina eguraldia zela eta, bertan behera utzi behar izan zen.

Bertan partzeko asmoa dutenek , 9:30tan dute hitzordua Arbide auzoan (Reinoxmetal enpresaren ondoan), Nerbioi ibaiaren ibaiertzean jarduteko. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariori zuzendua dago. 3 ordutako ekintza aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Igandean egingo den jardueran ibaiertzearen balio naturalak ezagutzeko aukera izango da eta bertako ibaiertzeko landare espezieak landatuko dira.

Landatu aurretik, aholkularitza teknikoek hasierako azalpen bat emango dute jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia  ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide