Frankismoko biktimak aitortzen dituen mozioa onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko aza. 17a, 09:27

Arrankudiagako udalbatzak aho batez onartu du, Bildu eta EAJren botoekin, Frankismoren aurkako Kereilaren Euskal Plataformak proposatutako mozioa. 

Arrankudiagako udalbatzak aho batez onartu du, Bildu eta EAJren botoekin, Frankismoren aurkako Kereilaren Euskal Plataformak proposatutako mozioa. 


Sei puntuz osatutako mozioa da. Onartutako testuan, 1936ko uztailean Franco militarrak antolatutako altxamendu militar-faxista kondenatzen da. Besteak beste, gerora ezarri eta berrogei urtez luzatu zen diktadura erregimena ez-legitimotzat jo dute. Hortaz, kolpe militar haren alde eta gerora bere gobernuaren alde egin zutenen aldekoak salatzen dira. Era berean, erregimen totalitarioak errepresaliatuak izan zirenen eskubide eta eskaeren alde egin dute. Finean, administrazio publikoei egia plazaratzea, justizia aldarrikatzea, erreparazioa eskatzea eta errepika-ezinaren bermea ezartzea eskatu dute. 

Bestalde, udalak gaitzetsi egin du atzerritik, Argentinatik bereziki, egiten ari diren ikerketen aurka eramaten ari diren oztopoak eta Espainiar Gobernuaren presioa. Mozioaren azken puntuan, udalak herritar guztiei dei egin die sinatutako kereilaren alde egin dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide