Datorren ostiralean, urriak 18, Durangoko Ezkurdi frontoian BAQUÉ txapelketako finalak jokatuko dira arratsaldeko 19.30ean. Partiduak Urriaren 14an aurkeztu ziren Bilbon, Carlton Hotelean.
Bertan, Arrankudiagako Ander Arandia eta Gorka Ibarrondo arituko dira.Bi maila ezberdinetan arituko diren lau jokalariak bizkaitarrak dira. Arandiak kadete mailan jokatuko du Oier Etxebarriaren kontra eta Ibarrondok Aitor Etxebarriaren kontra gazte mailan. Ander Arandiak final honetan parte hartzeko duen bigarren aukera da, pasa den urteko finalean ere iritsi zen eta Jokin Altunaren kontra jokatu zuen.
Hau dela eta, Arrankudiaga-Zolloko Udalak partidak ikustera eta bertako herritarrei bultzada bat ematera animatu nahi ditu herritarrak. Honetarako, arratsaldeko 18:15ean geratuko dira txikibusa eta kotxeak konpartitu ahal izateko.