2013/11/30 14:00
Arrankudiaga-Zollon, Azaroaren 30ean (Zapatua) Euskararen Eguna ospatuko da. Euskal hizkuntza bultzatzea eta indartzea izango du helburu. Hau da, jendean euskara erabiltzeko gogoa piztea eta behar duen bultzada ematen laguntzea.
Egitaraua:
Goizean zehar, 11etan hasita, antzinako jokoak egongo dira adin guztietako jendearentzat frontoian.
Bolo txapelketa 11:30etatik aurrera (beharrezkoa da txapelketa hasi baino lehen bolatokian bertan apuntatzea).
13:00ak aldera, trikipoteoa herriko tabernetatik.
14:30etan umeen bazkaria eta 15:00etan nagusien bazkaria, Gizarte Etxean. Tiketak herriko tabernetan egongo dira salgai (Agirre tabernan, Gizarte Etxean, Batzokian eta Belenen tabernan).
Bazkal ostean kantaldia Hilbete taldeagaz.
Bukatzeko arratsaldean zehar karta eta igel txapelketak egongo dira.
Antolatzailea: Arrankudiagako Ernai gazte antolakundea
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.