"Mende honek aukera berriak ekarriko ditu estaturik gabeko nazioentzat"

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 6a, 14:18

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo) Independentistak sarearen bozeramailea da. Egun hauetan sareak Durangoko Azokan protagonismo nabaria izango du eta argitaratu duten liburuaren zein egin duten ibilbidearen inguruan hitz egin du.

 

Zergatik sortu zenuten Independentistak sarea?

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo) Independentistak sarearen bozeramailea da. Egun hauetan sareak Durangoko Azokan protagonismo nabaria izango du eta argitaratu duten liburuaren zein egin duten ibilbidearen inguruan hitz egin du.

 

Zergatik sortu zenuten Independentistak sarea?

XXI. mendean murgilduta geundela ikusita, pentsatu genuen mende honek aukera berriak ekarriko dituela estaturik gabeko nazioentzat. Eta zentzu horretan, Euskal Herrian independentismoa oso sakon sartuta dago, oso sakonean dugun sentimendua da, baina ikustezina da oraindik. Bestalde, independentziaren kontzeptua politikaren esparru utopikoan ikusi dugu.

Dagoeneko garaia da eztabaida politiko erreala eragiteko eta horrez gain, independentismoa azaleratzeko, ikusteko moduan jartzeko bere osotasunean. Horretarako oinarrizko lana egin behar da gizartean eta horregatik egokia dela uste dugu pertsona ezberdinez osatutako sare bat. Sentzibilidade ezberdinen gainetik, independentista guztion artean auzolan erraldoia abian jartzeko. 

Horrel hasi ginen duela bi urte eta erdi eta bagoaz aurrerantza apurka-apurka. Guztion artean lortu dugu independentzia egotea eguneroko politikaren azalean. Ez bakarrik gure lanagatik, baina guk ere gure lana egin dugu eta independentziak zentralitate handia du une honetan.

 

Nola laburtuko zenuke Independentista sareak egindako ibilbidea?

Kanpora begira gauza ikusgarrienak izan dira Aberri Egunak. Hasieratik planteatu genuen Aberri Eguna izan behar dela Euskal Herriaren eguna, bere Independentziaren eguna. Siglen Aberri Egunettaik pasa behar ginen Independentziaren Egunera eta guztion artean erakutsi hemen badagoela nazio bizi bat eta nazioa izan nahi duela eta hori lortzeko modu bakarra estatu propioa edukitzea eta independentzia lortzea dela. 

Hori erakusteko Aberri Eguna bateratua, herritarra eta partehartzailea egitea da. Ekimen hori izan da ikusgarriena agian. Hortik aparte urriaren 12an, abenduaren 6an... egin ditugu deialdi jendetsuak. 

Gainera, herriz herri, auzoz auzo, tokiz toki, independentista guneak sortu eta independentziaren aldeko bizitasuna sortu. Horrela lortu nahi dugu zenbait jende independentista izatetik independentziaren aldeko ekintzailea bihurtzea da. Independentziaren gaia landu behar da Euskal Herrian baina landu behar da baina mundu osoan dagoen euskal komunitatean. Zentzu horretan ari gara Euskal Herritik kanpo ere independentista guneak sortzen emaitza oso interesgarriekin. Euskal Herrian bizi garen Euskal Herritarrok izanbeharko gara subjektu politikoa gizartearen gehiengo baten bitartez independentziaren bidean urratsak emateko. Baina Euskal Herria hori baino gehiago bada. Hizkuntza bat, kultura bat, ekonomia bat daude eta munduan zehar badaude ere pertsona asko horri loturik, gure herriaren alde daudena eta gure herriaren etorkizuna defendatzen duena. 

Betiko diaspora dago baina orain badago beste diaspora bat. Batik-bat jende gaztez osatuta eta hori ere landu behar da, dinamizatu behar da eta guztiok parte hartu behar dugu etorkizuna lantzeko proiektu honetan, auzolan erraldoi honetan. Eta euskal komunitate hori ere lantzen ari gara. 

 

Zergatik izan beharko lukete herritarrek independentistak?

Arrazoi batek eramango du herritar bakoitza independentziara, mila arrazoi baitaude. Alde batetik daude sentimenduei lotuta dauden arrazoiak. Nazio bat gara eta nazio bat izateko, ezinbestez, independentzia lortu behar da gure hizkuntzak aurrera egiteko, garatzeko, aitortuta eta errespetatua izateko. 

Gero ekonomia ere badago. Krisialdi honek erakutsi digu estatu propiorik gabe ezin garela inora joan. Espainia eta Frantziak ondamendira eramango gaituzte. Horren aurrean tresnak behar ditugu eta lortzen dira ez estatu baten bidez bakarrik. Ekonomia eta ongizatearen bideak apostu horretara eramaten gaitu. 

Errepasatzen baditugu arrazoiak, bide asko aurkituko ditugu eta ondorio bat, egokiena da askea, independientea eta estatu propioa izatea da. Historiak berak gauza berdina esaten digu eta 2012. urtea oso urte berezia eta esanahi handiko izan da. Gogoratu dugu Nafarroako Erresuma galdu genuen 500. urteurrena, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena... historiak adierazten digu zer gogorra eta kaltegarria den herri batentzat menpekotasuna. Zenbat gauza galdu ditugu bidean eta beste batzuk mantentzeko zer nolako sufrimendua eta erresistentzia egin izan behar dugu. Historiak berak esaten digu une dela egoerari buelta emateko eta gure askatasunaren bidetik aurrera egiteko momentua dela. 

 

Deitu duzuen manifestazioaren gain zeozer gehiago antolatu duzue?

Abenduaren 6an bi gauza gertatzen dira. Alde batetik Espainiar Konstituzioa ospatzera behartzen gaituzte eta hori guztiz iraingarria da. Konstituzio horrek gure naziotasuna eta gure erabakitzeko eskubidea debekatzen du. Inposaketa horri aurre egiteko hoberena da gurea aldarrikatzea. 

Abenduaren 6an Durangoko Azoka egiten da eta horrek daukan garrantzia eta esanahia aintzat hartuta Durangon planteatzen dugu Independentziaren aldeko egun bat eta Martxa Berde bat eta hau planteatzen dugu azokaren filosofia eta ezaugarriak kontuan hartuz. Horregatik ekimen hau, martxarena, oso lotuta dago euskal kultura, euskara eta sormen munduari. Eta hortik egindako ekarpenarekin osatu dugu egun osoko egitaraua. 

Liburu bat ere aurkeztuko dugu. Urte bete azken honetan zehar ibili gara independentziaren aldeko arrazoiak jasotzen modu askotan: internetetik, batzarretan, herriz herri egin ditugun aurkezpenetan... eta aurrekin auzolana egin eta bildu eta laburbildu ostean liburutxo batean argitaratu dugu. Hamaika arrazoietan laburbildu ditugu, oso arrazoi errezak dira. Baliagarriak dira independentista bakoitzaren argumentarioa aberasteko eta borroka ideologikoan erabiltzeko.

Independentista sareak bere stand propioa izango du eta bertan salduko dugu liburu hau eta beste batzuk ere. Oinarrizko material hau interesgarria del uste dugu eztabaida pizteko. Ez da amaiera material, hasiera materiala baizik. Erabili nahi dugu herriz herri aurkezteko eta aurkezpen horiek eztabaida guneak bilakatzeko. Arrazoitan sakontzeko, lantzeko, harago joateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide