Goizeko lehen ordutan lapurreta izan da Dia supermerkatuan. Dirudienez, lapurrek arma batekin apuntatu dituzte langileak eta eskumuturrak lotu eta gero komunean sartu dituzte. Ertzaintzak eta Dia supermerkatuaren arduradunek momentuz ez dute adierazpenik egin.
Goizean zehar polizia ugarik inguratu du eraikina eta lapurren bila aritu da. Supermerkatua miatu ostean ertzain gehienek alde egin dute eta gutxi batzuk ikerketekin jarraitu dute. Lapurtuak izan diren langileak komisaldegira joan dira haien lekukotza emateko.