Gazte bat hilik aurkitu du Ertzaintzak urtegian

Aitor Aspuru Saez 2012ko ira. 7a, 09:33

Hedabideek jakitera eman dutenez, Ertzaintzak Leioako 21 urteko mutil gazte baten gorpua aurkitu du gauerdian Zolloko urtegian. Polizia 21:30tan gerturatu zen Zollora, pertsona batek berarekin zegoen pertsona desagertu zela jakinarazi ondoren.

Bilaketan aritu ostean, Ertzaintzaren urpekariek gauerdian aurkitu dute desagertutako mutilaren hilotza. Oraingoz ez dituzte heriotzaren arrazoiak zehaztu. Hildakoarekin zegoen pertsonak uretan Leioako bizilagunaren arrantza tresnak topatu eta bere bila aritu ostean ohartarazi zuen polizia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide