EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Alcotecnica Investment enpresa pribatuak jarritako helegitea onartu du eta, hala, Arbide industrialdeko Udal Hirigintza Planaren bigarren berrikustea baliogabetu.
Auzitegi Nagusiak errekurtsoa onartu du berrikusketari bideragarritasun ekonomikoari buruzko ikerketa bat falta zitzaiolako. Epaiaren arabera, 2009an onartutako planaren berrikusketak lurralde-eredu berri bat zekarren eta horregatik bideragarritasun ekonomikoa justifikatu behar zen, eredu berri bat jartzeak kostu ekonomiko handiagoa dakarrelako.
Alcotecnica Investmenten arabera, planaren berrikusketak planeatzen zituen hirigintza obrak gehiegizko kostua zekartzaten.
Hala ere, Alcotecnica Investmenten helegitea onartu arren, auzitegi nagusiak alde batera utzi du industrialdeko lursaila hiri-lurzoru finkatutzat emateko enpresak egindako eskaera. Sarbideetan eta ura bideratzeko sisteman akatsak egotea da horren arrazoia.