Untzuetan egondako gaztelua Nafarroako Erresumari lotuta zegoela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu herritar talde batek. Igandean bukatu dute momentuz ekimena. Herri ezberdinetatik abiaturik Untzuetara igo dira eta bertan mugarria jarri dute. Gero Arrankudiaga-Zollon herri bazkaria egin dute.
Argazkiak: Txomin Egiluz