Ados plataformak deituta Herri Galdeketaren urteurrena ospatu zuten atzo Arrankudiagan. "Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?" izan zen bertako biztanleei luzatutako galdera, %61,5eko parte hartzea izan zuen erreferendumak, eta %89,64k baietz erabaki zuen. Ostiralean estreinatu zuten burututako dokumentala, eta igandean makina bat ekitaldi antolatu zituzten: Etxarri-Aranatzekin senidetzea, Gizarte Etxeko plakaren inagurazioa, herri bazkaria...
Argazkilaria: Txomin Egiluz