Arrankudiaga, Arakaldo eta Zolloko historiari buruzko ikerketa plazaratu dute Txomin Egiluz eta Markel Iturrizarrek. 1835 urtean jazotako gertaera bat azpimarratu dute ikerketan: Esparteroren aurkako enbor-bonba jarri zutenekoa.
Enbor-bonbak ez zuen Espartero hil eta honek, mendeku gisa, Arakaldo herria erre zuen.
XIX. mendeko beste hainbat pasadizo jaso dituzte Eguiluz eta Iturrizarrek ikerketan. Abenduan antolatu zituzten hitzaldia eta erakusketa Arrankudiaga-Zolloko Gizarte Etxean, eta gaiari buruzko artikulu bat plazaratzeko asmoa dute.